Teknologia albisteak

Norteko Ferrokarrilla irratsaioa Zientzia.net-en entzun daiteke

Erabiltzailearen aurpegia
Rakel Lopez - Elhuyar Fundazioa
2006-12-01 : 13:12

Elhuyar Fundazioak ekoizten duen Norteko Ferrokarrilla irratsaioa www.zientzia.net web gunean ere entzun daiteke. Euskadi Irratian emititzen den zientzia-irratsaioaz gain, zientzia eta teknologiak XX. mendean eman zituenei buruzko hainbat erreportaje ikus eta entzun daitezke Multimedia atal berrian

Elhuyar Fundazioak ekoizten duen Norteko Ferrokarrilla irratsaioa www.zientzia.net web gunean ere entzun daiteke orain. Zientzia eta teknologiaren inguruko irratsaio hori 1996. urtean hasi ziren emititzen Euskadi Irratian. Orain, asteazken eta igande gauetan entzun daiteke, eta Guillermo Roa eta Nagore Rementeria aritzen dira esatari-lanetan.

Teknologia berriei esker, 2006-2007ko denboraldian orain arte emandako erreportaje eta elkarrizketa guztiak on line jarri dituzte mp3 formatuan, gaika sailkatuta, eta aurrerantzean emitituko direnak ere hala jarriko dituzte.

Irratsaio horiekin batera, zientzia eta teknologiak XX. mendean emandakoei buruzko erreportajeak daude ikusgai www.zientzia.net web gunearen Multimedia atal berrian, bai eta zientziaren inguruko bitxikeria batzuk ere, horiek ere MP3 formatuan.

Erantzun

Sartu