Eman izena Sustaturen urteurren jaian eta blog lehiaketan
Informazioa:
- Jaiari buruzko jakingarriak (abenduaren 13an izango da, asteazkenarekin, 18.30etan)
- Arrasateko Klaustroaren itxura eta kokapena
Sariketaz
Lehiaketa antolatu dugu, blog mezurik onena (abenduaren 11a arte) euskal blog batean.
- Lehiaketaren baldintzak eta sariak
- Orain arte aurkeztuak
- Zure mezua proposatzeko, mezu honetan utzi erantzuna.
Epaimahai batek aukeratuko du onena, eta haren egilearentzat iPod oso bat izango da. Baina aurkezten direnen artean, bi iPod nano zozketan emango dira. Hori bai, zozketa urteurren jaian bertan egingo da, han daudenen artean, hortaz, aurkeztu zeurea, eta egin bidea gero egun horretan Arrasatera etortzeko.
Hemen dago orain arte aurkeztutakoen zerrenda. Ez dira hainbeste... iPod irabaztea ez dago hain zail. Gainera, lotsatiak gara gero, klixean bezalaxe, zaila dugu larrutan egitea: nork bere burua aurkeztu beharrean, lagunenak aurkezten baten batzuk... Adi, baina, lagunarena aurkezten baduzu ez zara lehiaketan sartuko, zozketarako ez du balio proposatzaileak, blogariak baizik. Animo!
Erantzunak kargatzen...