Sustatu logoa Teknologia albisteak

Berako Udalak webgunea aurkeztu du, Zoperen gainean egina

Berako Udala - Berako Udala
2006-11-30 12:11

www.berakoudala.net webgunea aurkeztu du Berako Udalak, Eibarko Code&Syntax enpresak egina, Udalerria plataformaren gainean, Zope software librea erabiliz.

Webgune dinamikoa eta berritzeko erraza egitea zen Berako Udalaren asmoa.

Webgune elebiduna da atal guztietan (euskaraz eta gaztelaniaz), eta turismoko atalak frantsesera eta ingelesera itzuli dira.

Bortz atal nagusi

Bera: herriaren gaineko informazio guztia biltzen da bertan (historia, urteko ospakizunak, herriko elkarteak, ikastetxeak, telefono gida...).

Udala: Udalaren gaineko informazio zehatza, eta eguneratua dago atal honetan (udal ordezkaritza, udalaren eta gainerako mankomunitateen zerbitzuak, ordenantzak, tramiteak, aktak, batzordeak, eta bertzelako egitasmo eta proiektuen gaineko informazioa).

Turismoa: Herria bisitatuko dutenentzat informazio zehatza: turismo bulegoa, bisitak, lotarako tokiak, jatetxeak...

Albisteak: Azken albisteak agertzen dira bertan. Nahi duenak, gainera, bere e-posta utz dezake albiste hauek sortu ahala etxean jasotzeko.

Egutegia: Deialdi, bilera, agenda eta bertzelako ekitaldi eta emanaldien egutegia.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu