Teknologia albisteak
61

Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2006-12-04 : 13:12

Sustaturen 5. urteurrena ospatzeko egingo diren ekitaldien artean sariketa ere antolatu dugu. Gaur hasi eta abenduaren 11 aurretik euskarazko blogosferan argitaratzen den blog mezu edo antzeko eduki interesgarriena sarituko du Sustatuk.

Sustaturen urteurren sariketa

Sustaturen urteurren sariketa

Orain egun batzuk argitaratu genuen moduan, Sustatuk 5 urte bete ditu hil honetan. Urteurrena ospatzeko zenbait ekitaldi antolatuko ditugu, eta euren artean, sariketa hau.

Gaur hasi eta abenduaren 11 bitartean, euskarazko blogosferan argitaratzen den blog-mezu edo antzeko eduki interesgarriena sarituko du Sustatuk.

Artikulu interesgarri bat, argazki edo bideo bat (blogariak berak egina, noski), okurrentzia bat edo erantzunetan eztabaida piztu duen ustekabeko artikulua, albiste original bat... Halako post onena sarituko dugu.

Arauak

Sariketan parte hartzeko, ondorengo arauak jarraituko ditugu:

  • Blog euskaldun batean egon beharko da artikulua, eta euskaraz.
  • Argazki-blog hutsen eta bideo-blogen kasuan, euskarazko blog komunitate batean (esate baterako, Goienakoa, Mahatserriko blogak, Baleike ,...) edo blogak sortzeko plataforma euskaldun batean (Blogari.net, Blogak.com, Mundua.com ...) egon beharko da.
  • CodeSyntax eta Goiena enpresetako langileak ezingo dira aurkeztu.
  • Blog mezua sariketara aurkeztea edonork egin dezake, norberak berea edo edonork beste batena. Horretarako Sustatuko erantzun-hari honetan utzi beharko du abisua: nor den egilea eta zein mezu proposatu den sariketara. Erantzuna emateko orduan, adi, e-posta bidezko konfirmazioa eskatuko zaizu.
  • Blogari bakoitzak hiru mezu aurkeztu ahal izango ditu gehienez.
  • Epaimahaia CodeSyntax eta Goienako partaideen artean osatuko da, eta abenduaren 12an erabakiko du zein den sariduna. Epaia aldaezina izango da.
  • Lehen saria, bakarra: iPod bat (80 Gb)
  • Aurkeztutako gainerako guztien artean, bi iPod nano (2 Gb) zozketatuko dira.

Sari-banaketa abenduaren 13an Arrasaten

Sari-banaketa abenduaren 13an egingo da, Arrasateko kultura etxe berrian. Ekitaldi horretan ospatuko dugu Sustaturen 5. urteurrena, lagun artean eta ekitaldi berezi batekin. Datozen egunotan jakinaraziko dugu ekitaldi horren inguruko informazio zehatzagoa.

Sariketa honetan parte hartzen dutenen artean (irabazlea salbu), bi iPod nano zozketatuko dira. Urteurren-ekitaldian egingo da zozketa eta bertaratutako blogarien artean egingo da zozketa (sariketara aurkeztu direnen artean).

Oharra: lehiaketan parte hartzeak berak esan nahi du arauok onartzen direla: batetik, oinarri hauek oso-osorik; bestetik, lehiaketaren antolakuntzak oinarriak ulertzeko eduki dezakeen era.

Erantzunak

indezent
2006-11-22 : 19:20

Lehiaketa honen oihartzuna iritsi da nire belarrietara eta saiatzea erabaki dut. Izan dadila iPod-arengatik. Hemen doaz nire hiru proposamenen estekak:



http://www.blogak.com/theindezents/erligioarekin-jarraituz-petxuga-jainkoa



http://www.blogak.com/theindezents/amodiozko-bat



http://www.blogak.com/theindezents/aspertzearen-ondorioak



Jo eta Zu
2006-11-22 : 20:07

Arrazoi askorengatik txapela Patxitraperok merezi duela uste dut:



- Euskal blogosferako blogik blogena(k) d(ir)elako berea(k).

- Agur esan zuenean askok sinestu ez geniolako.

- Euskarazko lehen telebloga, zuzenean emititu zuena, asmatu zuelako eta Trapero Telebista oparitzen digulako.





Hauek dira nire proposamenak:



1.- Agur esan zigunekoa:

http://patxitrapero.blogspot.com/2006/03/ondo-ondo-pasa-nuen.html



2.- Zuzenean emititu zuenekoa:

http://patxitrapero.blogspot.com/2006/01/klikatu-arratsaldean.html



3.- Trapero Telebistako mezu eder bat:

http://traperotb.blogspot.com/2006/09/neria-neria.html





Patxitrapero
2006-11-22 : 20:43

Lagun honi, eskerrikasko bihotzez, ea gaur ohean kabitzen naizen, baina lehiaketak bere neurriak ditu: plataforma euskaldun batean egina behar du izan, eta gaurtik hasita 11ra bitartekoa izan beharko du. Aurrekoek ez dute balio (hala ulertzen det nik behintzat)



Sustatu zoriontzeke nengoen orain arte, erantzun honen bidez aprobetxatzen det. Zorionak Sustatu, bost urte hauengatik.

Gari
2006-11-22 : 23:54

Patxi, irakurri ondo. Ez da beharrezkoa plataforma euskaldunean egitea. Hori da bakarrik argazkibloga baduzu. Blog normalentzat, nahikoa da bloga euskaraz izatearekin. Hemendik 11ra idatzitako artikuluren bat bidali zenezake beraz!

Jo eta Zu
2006-11-23 : 00:24

Sentitzen dut, errua nirea izan da, nik ulertu baitut gaurtik 11ra bitartean aurkeztu ahal zirela proposamenak; mezuek gaurtik 11rakoak izan behar badute, erretiratzen ditut proposamenak. Hurrengo batean bidaliko ditut berriak. Berriro ere parkatu.

xabi
2006-11-28 : 12:24

Argazki-blog hau aurkeztu nahiko nuke lehiaketara:

http://www.blogari.net/euskargazki



Euskargazki. Euskara eta euskal kultura argazkietan.



Argazki bakarra baino, egilea egiten ari den lana goraipatu nahiko nuke.

AXI OLANO
2006-11-28 : 14:50

Aupa Sustatu, eskutxo bete urte... zorionak.







Hona gure blogetatik proposatzen ditugun mezuak:



1)...............................................

http://www.blogak.com/zkino/gure-blog-berria-wwwblogakcom-zabormila



2).............................................

http://www.blogak.com/zabormila/harrapakin-handiena-biggest-prey





3)...............................................

http://www.blogak.com/zkino/gure-beste-bloga-zabormila

i eme
2006-11-28 : 16:35

aupa!

Lehenik zorionak zuen 5 urte hauegatik eta beste pilla bat egin ditzazuela. Eta bide batez, zuen sariketa honetan parte hartzeko aukera aprobetxatu behar dut ondorengo helbidearekin:



http://ieme.wordpress.com/2006/11/27/drum-etorkizun-gabeko-oraina/

Salba
2006-11-29 : 13:23

Anduren mezu honek ere sariketan egotea merezi du.

http://www.berria.info/blogak/lertxundi/index.php?blog=14&title=panorama_1&more=1&c=1&tb=1&pb=1



Beste askotan bezela, sareko artikulua paperekoa baino hobea :-)

Horregaitk ere, sariketarako aporposa

Oier
2006-11-29 : 22:40

Lehiaketa hau ikusita, bertan gure blog-eko hiru mezu jarri nahiko nituzke. Ea baten batek, zortea duen.

1Tipulak:

http://zerdiok.mundua.com/2006/11/24/tipulak/

iturri
2006-12-02 : 11:29

Kaixo:


Ahotsak-en eguna dela aprobetxatuz, hiru emakume proposatuko ditut:


Leire, Urtebete blogeatzen.


Katixa, Liburuak debekatu dituzte.


Ana, Workaholiko baten arnas estua.


Ea ipotxa tokatzen zaidan.


Olatzar
2006-12-02 : 14:41
Olatzar
2006-12-02 : 14:46

Aurrekoa ezabatu, nahastu egin bainaiz. Ea honako hautagaitzak balio duen:



http://www.berria.info/blogak/urtzi/

Goierriko AHTGelditu! Elkarlana
2006-12-04 : 14:17

Guk ere gure aportazioa egin nahiko genioke Sustatuko jendeak egiten digun gonbiteari. Honako bi artikulu hauek proposatzen ditugu:



http://www.blogak.com/goierrikoahtez/kakalarria-sartu-zait

http://www.blogak.com/goierrikoahtez/itsasondoko-herri-kontsultaren-azken-berriak



"autobombo" pixkat ein beharko diou gure burui!



Izan ongi ta animo!!

Ritxi
2006-12-04 : 14:37

nik, Superbai-ren mezu hau proposatzen dut:



http://www.goiena.net/blogak/superbai/birusa

Sustatu
2006-12-04 : 14:44

Urtziren bloga barik, Urtzik idatzitako mezu bat proposatu beharko zenuke. Animo!


Olatzar
2006-12-04 : 15:48

Azkeneko artikulua zen proposatu nahi nuena: 'Sarean euskaraz aurrera'

Olatzar
2006-12-04 : 15:49

Azkeneko artikulua zen proposatu nahi nuena: 'Sarean euskaraz aurrera': http://www.berria.info/blogak/urtzi/index.php?blog=21&title=sarean_aurrera&more=1&c=1&tb=1&pb=1#comments

Joxe
2006-12-04 : 18:43

Beno, ba behin diru eskean hasteko lotsa eta duintasuna galtduz gero, iPod eskean ere hasiko naiz ni. Hona nire proposamena: SOS Teknopata


Erruki zaitezte!


Jozulin
2006-12-05 : 00:55

Hona neure proposamenak, sustatuzaleok:



1.- Lehena.



Hona hemen Patxitraperoren estiloa laburbiltzen duen mezu bat. Eta zelako ondo pasarazten digun:



http://patxitrapero.blogspot.com/2006/11/eta-b-treneko-denborapasa.html



2.- Bigarrena



Blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa delako:



http://donostialdetik.blogspot.com/2006/11/utopia-eta-queen-mab.html



3.- Hirugarrena.



Euskara batua barik euskera gargantua darabilelako:



http://www.asapala.org/mahatsorriak/matz/2006/11/28/txakurren_kontue





Azken kontu bat: “zaila dugu larrutan egitea” diozue, eta arrazoia! Oraindik, ordea, garaiz zaudete data hilaren 22ra aldatzeko, Orgasmo Sinkronizatuaren Egun Mundialerako, alegia. Tira, izan bedi sustatu-ren 10. urteurrenean ;-)

markos zapiain
2006-12-05 : 11:39

Eibartarren blog komunitateko "Batzutan Pelipe pizten da ene baitan" blogetik:





http://www.eibar.org/blogak/zapiain/119



http://www.eibar.org/blogak/zapiain/208



http://www.eibar.org/blogak/zapiain/207

Sustatu
2006-12-05 : 12:01

Ez dute balio, Markos. Azaroaren 21etik aurrerakoak behar dute izen mezuok, abenduaren 11n itxiko den epe batera bitartekoak.


zaharberri
2006-12-05 : 20:10

Lehenik zorionak!



lehiaketa honen bitartez beneta blog interesgarriak ezagutu ditut, benetan! jendeak blog kurratuak dauzka benetan!



Nik ere parte hartuko dut ba lehiaketan Gure bloga Zahar berri egitasmoaren bloga da eta egin genuen pintxo lehiaketaren kronika moduan luzatutako mezua proposatzen dut blogerako, lehiatzeko baino, Autobonbo moduan nik ere!



http://www.goiena.net/blogak/zaharberri/pintxo-lehiaketa



Segi horrela eta kaleak ez ezik, gure sare zatitxoa ere euskaldunduko dugu!



Lander

mahatsorriak.org
2006-12-05 : 21:40

Geure komunitateko hiru mezu proposatuko ditugu, ea aparatoren bat datorren honantza:












Sustatu
2006-12-06 : 11:14

Oso ondo, Asapala/Mahatsorriak. Gorago zuen arteko batek bereak ere proposatu ditu. Baina, adi, saria jasotzeko edo zozketan parte hartzeko, abenduaren 13ko ekitaldian egon beharra dago. Bildu tropa, bete furgoneta, izena eman eta zatozte 13an Arrasateko jaira. Laster arte!


Josep
2006-12-06 : 11:36

Kaixo!

Lehengo gauza, noski, zorionak ematea da 5 urteak betetzeagatik!

Nik ere parte hartu nahi dut txapelketan Euskal Herrikoa izan ezean -katalana bainaiz-, euskaldun sentitzen naizelako. Horrexegatik, nire euskerazko blogan idazten dut maiz.

Nere artikuluak hurrengoak dira:



1. http://www.blogak.com/trikua/aberria



2. http://www.blogak.com/trikua/euria-ari-du



3. http://www.blogak.com/trikua/goikorik



Josep



bewater
2006-12-07 : 15:20

Kaixo denoi,


Aldez aurretik zorionak eta eskerrikasko.


Hemen dituzue txapelketarako bi post. Romantizismo apur bat blogosferarako:


neuk
2006-12-07 : 21:18
bewater
2006-12-09 : 15:39

Hemen doa nire azken proposamena, aurretik bi bidali nituen:



http://www.blogak.com/bewater/oraina



hendaika
2006-12-09 : 17:38

lehiaketako baldintzak betetzen dituelakoan, honakoa proposatu nahi dut: http://alua.mundua.com/2006/12/08/balea-eta-xagua/

Zorionak.

Magic
2006-12-09 : 19:43

Badakit hauek ez direla saria mereziko luketen mezuak, baina gaztetxoentzat sailkapen berezirik ez dagoenez, 12 urteko hiru blogari hauen azken mezuak igortzea otu zait.

Animatzeko balio badu,gaitzerdi.

Lehenengoak, Iñigo Jauregik, Bihurrikeriak izeneko bloga du eta iaztik jo ta fuego ari da bere umorea saretik zabalduz. Patxitrapero, azti bili!!

Bigarrenak, Alexander Oiarbidek, tenisa du gogoko eta horri eskaini dio aurten sortu duen bloga. Blogaren izenak garbi uzten du: Tenis Asko

Hirugarrenak, Beñat Ventureirak, kirolei buruz idazten digu Milakirolak izeneko blogean.

Bukatzeko, hiru blogari gaztetxo hauen mezuak hautatu baditut ez da kasualitatea izan, ezta azken idatzi horien goreneko mailagatik ere, orain arte azaldu duten jarrera eta jakin-mina saritzeagatik baizik.

jolaus
2006-12-10 : 23:42



  • Irakaskuntza munduan puri-purian dagoen gai bat ukitzen duelako...

  • Gure ikasleen heziketa teknologikoan gurasoen inplikazio falta salatzen duen euskal blogosferako lehen artikulua delako...

  • Salaketaz gain, arazoen aurre egiteko konponbideak proposatu eta partekatzen direlako (IKTeroen blogean ohi den bezala,)...

  • Hainbeste miresten dudan nire lankide batek idatzi duelako ;-)...

Hona hemen nire proposamena:


Internet ez debekatu; formazioa eta informazioa dira bidea


Josu Mendicute
2006-12-11 : 01:15

**Josu Leokanne** blogetik:



Testu literarioa, Txeloaren melodiapean:

http://www.blogak.com/josu/txeloaren-melodiapean



Testu persuasiboa, Animatu litrada egitera:

http://www.blogak.com/josu/animatu-litrada-egitera



Argazkia, Zutik:

http://www.blogak.com/josu/tente

sei
2006-12-11 : 01:17

Beno, ba, azkenean ni ere animatu naiz eta nire ikasle bi eta ikasle ohi batek euskaljakintzan azken egunetan idatzitako artikulu bana proposatuko ditut. Ikasleenak, batez ere, gogoetara bultzatzen dutelako (ez da hain erraza 17 urteko neska-mutilentzat horrelakoak idaztea) eta ikasle ohiarena, arrazoi askorengatik. Besteak beste, oso ondo idazteaz gain, ikastolatik kanpo gutaz akordatzeagatik, bere esperientzia denokin partekatzeko eta laguntzeko beti prest egoteagatik eta erabat barneratua duen blogari sena erakusteagatik! Ondo izan eta asteazkenera arte.


Perspektiba berri bat


Hipokresiaren gizartea


Zoritxarraren zorionean


jokin
2006-12-11 : 09:43

Nire proposamena:


Teketen
2006-12-11 : 11:41

Aupa lagunak,

Blogari.net-en egunero ibili behar dudanez, sariketako data tartean interesgarriak iruditu zaizkidan mezuak aurkeztea pentsatu dut. Denak jarri beharrean (8 dira) bildu.net-eko "sustatusariketa" etiketa erabili dut eta bertan deskribapen txiki batekin jarri. Hemen dituzue:

http://www.bildu.net/bookmarks/teketen/sustatusariketa



Zorte on guztiei!

patxitrapero
2006-12-11 : 13:17

Hauek nere proposamenak:

- Hugo Chavez

- internet ez debekatu. Formazioa eta informazioa dira bidea.

- txakurren kontue

Eta nere azalpenak, inork irakurri nahi balitu, nere blogeko mezu honetan:

- Sustatu lehiaketarako nere proposamenak

Sustatu
2006-12-11 : 14:18

Eskerrik asko. Gogoratu koadrila horri, zozketan parte hartzeko, ekitaldian izena eman behar dutela, eta Arrasatera etorri. Asteazkena, 18.30etan dugu zita hori.


Ñabarduratxo bat: proposaturiko horien artean, Urtzi Urkizurena beste batek ere proposatu zuen, baina Berria.info-ko lotura eskainita...


EibarOrg-ko mezu batzuk
2006-12-11 : 15:01

Eibarko blog komunitatetik be mezu batzuk bialdu nahi neukez zuen sariketara.


Eta Zorionak Sustatu!


edurne balzategi
2006-12-11 : 15:06

Batzutan iruditzen zait erratu egin nintzela karrera aukeratzean. Ama izaten ikasi behar nuela uste dut. Kontua da hori ez dela unibertsitatean ikasten. "Eskerrak", pentsatuko dute batzuk. Baina, zergatik ez? Irudika dezagun momentu batez zein ikasgai eta ibilbide izango luketen ama egokia izateko ikasketek.





UNIBERTSITATEA BAINO LEHEN...



Derrigorrezko Hezkuntza: etapa honetan zehar lerroen bidez emango litzateke ikasgaia. Maitasuna nola eman ikastea ezinbestekoa izango litzateke ikasgaia gainditzeko; oinarrizkoa, jakina, pentsatuko duzu zuk, baina kontua da uste baino gehiagok adin hau izan arterako bidean maitasuna hartu baino ez dutela egiten. Beraz, ematen ikasi beharko lukete askok eta askok. Dena den, erraz gaindi daitekeen zikloa izango litzatekeela iruditzen zait, izan ere, erditzean ia guztietan kanpora egiten duen zer berezko hori barru-barruan daramagu emakumeok. Batxilergoa: etapa honetan ikasgaitzat izango luke emakume batek zaintzarekin lotutako guztia: jaio berriari jaten nola eta zer eman, nola garbitu, nola jantzi... Bigarren maila honetara ere aise iristeko bidea gehienok, ezta?



UNIBERTSITATERAKO BIDEAN...



Diplomatura: Ama egokia izateko diplomatura lortzea, ordea, ez litzateke hain lan samurra izango. Ziurrenik, ez lukete denek lortuko. Bertako ikasgaiak umearen aisialdian zentratuko bailirateke, umea lo egiten eta jaten ez dagoen denboran, hain zuzen ere. Ikasleak hemen ikasiko luke haurrak ondoan behar duela ama lehenengo urteetan ez ezik, ondorengoetan ere; hemen ikasiko luke seme-alabaren eskolaz kanpoko ekintzak orekatzen, amaren antsietateari kasu egin barik, orekaz jokatzen; hemen ikasiko luke gizarteak jartzen dizkion traba guztiei aurre egiten, hala nola, jolas elektroniko, telebista, ordenagailu eta antzerakoekin pasatzen duten denbora kudeatzen laguntzen, beste alternatiba batzuk eskaintzen, futbol konpetitiboaren aurrean nola jokatu behar den aztertzen, kontsumokeriaren eraginez edozerekin emozionatzea hainbeste kostatzen zaion umearekin zein jarrera izan behar den argitzen... Lan zaila, ez pentsa. Lizentziatura: aurrekoa lortuz gero, jarraian 3 urtetako ikastaldia letorke. Ahalik eta hazkuntza on eta lasaiena nola bermatu irakatsiko litzateke. Urte hauetan seme-alabeak eta gurasoen arteko komunikazioaz arituko lirateke etengabe. Txiki-txikitatik gerta dadin eman beharreko urratsez. Guztiaren oinarria hauxe dela erakutsiko lukete jakitunek euren ikasgaietan. Nerabezaroan gai honekin hastea zein alferrikakoa den ere garbi izango dute amaitzea lortzen dutenek. Horretarako zigor girotik baino beste konfiantza eta elkar ulertzetik bide hobea egin daitekeela ulertuko dute. Doktoradutza: hemen errematea egingo litzateke. Pertsona bezala hazten nola lagundu azalduko litzateke ikastaro hauetan zehar, gizarte honetako benetako balioetan biziz. Beste dena gaindituta duenak bakarrik egin ahal izango luke azken hau. Eta, jakina, hor ez litzateke amaituko beti egongo bailitzateke beste ziklo, ikastaro... batzutarako aukera.





Alegiazko unibertsitate honetan zein mailatara iritsi naiz ni? Iritsi ote naiz unibertsitateko mailetara akaso? Arrakastarako zein aukera dut bizi garen gizarte honetan? Ba al dago benetan seme-alaba sanoak –buruz sanoak, esan nahi dut eta sanoak harremanetan- hazteko aukerarik? Asmatzen ote gabiltza familiako buru biok, lanbideari uko ez egitearren, seme-alabekin hain momentu gutxi bizi izanez? Garaiz ote gabiltza ikasketak utzitako lekutik berreskuratzeko? Prest ote gaude doktoradutzaren helmugara iristeko?

Teketen
2006-12-11 : 15:35
Sustatu
2006-12-11 : 15:40

Hauxe da goiko mezuaren lotura: ama-izateko-unibertsitatearen-beharra


Jabi
2006-12-11 : 15:46

...Baina ahal dela DRM softwarerik gabea, kantziñoak ordeñadora batetik bestera arazorik gabe eramateko eta derrigorrez iTunes Babylon horrek m4a formatora eraldatu gabe. Posible izango ote da?


Horretarako azken egunotan idatzi ditudanak aurkezten ditut.


Akaso beste baten bat idatziko dut gaur ere, gogotsu eta inspiratuta baldin banago, gaur niretzako oso egun garrantzitsua ei da eta... Bizitzari buruz idatzi ala bizitza bera ospatu, dilema existenziala ;-)


Sustatu
2006-12-11 : 16:33

Edozein mp3 fitxategi kargatzen ahal da iPod batean, Jabi. Ez bakarrik iTunes dendan erositako musika. Lasai.


Bestalde, zure azken aldiko mezu horietan... zehazterik baduzu, zein izenburudunak diren aurkeztu dituzunak?


Piban
2006-12-11 : 16:56

Zorionak 5. urteurrenarengatik. Hauek dira lehiaketan parte hartzeko nire proposamenak:



1. http://www.goiena.net/blogak/leihoa/56 Aloñako II. igoerari buruzko kronika



2. http://www.goiena.net/blogak/leihoa/53 Aurtengo berririk garrantzitsuenetarikoari buruzko idatzia: ETAren su etena.



3. http://www.goiena.net/blogak/leihoa/7 2005eko Errekaldeko jaiei buruzko artikulu bat

tximintx
2006-12-11 : 18:18

Tximintxek ere mezutxo bat aurkeztu gura du lehiaketara. Honako hau:



http://www.blogari.net/tximintx/2006/12/03/berbalagun_abian_jarri_da_berriro_derion

Eneko
2006-12-11 : 18:46

Argazki edo irudi blogik ez dut ikusi sarirako proposatuak eta egia esan argazkilari asko eta onak dabiltza euskal blogetan. Hiru proposatzen ditut:


Aitor Bengoetxea Txanboie blogean Shan-Huan-Dei argazkia


Jose Felix Diaz de Tuestaren Atauri Blogetik: Ozaeta argazkia


eta


Jose Luis Irigoienen blogetik Satin .


Jabi
2006-12-11 : 20:58

Lehiaketaren epean idatzitakoak esan nahi nuen, baina zehaztekotan, euskal buztan luzeen Akelarrea (ea bidenabar proselitismoa egiten dugun)eta Pascual Molongua fenomeno multimediatikoarena.


MARTIN-HALTY
2006-12-11 : 21:26

Beraz ensaiatuko naiz xumeki parte hartzea lehaiketa huntan.

Ihardokitzen dauzkitzuet ondoko tiketak :



Martxoan gertakari haundi bat izan da Euskal gizartearentzat, eta blog guziek izan zuten parada hitza ematea herritar guzieri.

Beraz, Ezpeletan, Herriko jende ezagutu batzuk elgarhizketa batean parte hartu dute gai zail batekin. Lehen aldikotz Ezpeletan iragan da blog baten bidez :

http://www.blogak.com/martinhalty/zer-diote-ezpeletarrek-su-eten-iraunkorrari-buruz



-------------



Gure bertako telebista emendatzeko baliatzen dugu ere blogak plataforma.

Huna hemen adibide bat :

http://www.blogak.com/martinhalty/bai-euskarari-ezpeletan



--------------



eta azkenik ondokoa :

http://www.blogak.com/martinhalty/hauteskundeak-eta-blogak

e-gor
2006-12-12 : 00:31

Tira, ez dut uste lehiaketaren epean beste munduko ezer idatzi dudanik (ez dakit inoiz egin dudan ere), baina zozketan agian... Beraz, nire hiru artikulu proposatuko ditut:


Tximintx
2006-12-12 : 13:00

Azken zerrendan ez da agertzen Tximintxeko proposamena. Eta epe barruan dago. Izan ere, artikulua abenduaren 3koa da. Akatsa konponduko duzuelakoan ...

Koldo Isusi
2006-12-12 : 13:03

Ezer baino lehen zorionak eta urte askotarako Sustatuko lagunei.



Euskal blogetako nezurik onena saritzeko lehiaketan proposamenak aurkezteko azken egunean, hona hemen nire proposamena:

http://www.bizkaie.biz/blogs/bg3/?p=22

BIZKAIe!
2006-12-12 : 13:14

Hona hemen gure proposamena: http://www.bizkaie.biz/blogs/bg1/?p=37

BIZKAIe!
2006-12-12 : 13:18

Xabi Paiak danetarako astia dauka.....



http://www.bizkaie.biz/blogs/bg2/?p=42

Piban
2006-12-12 : 15:16

Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria

Piban ¦ 2006-12-11 ¦ 15:56



Zorionak 5. urteurrenarengatik. Hauek dira lehiaketan parte hartzeko nire proposamenak:



1. http://www.goiena.net/blogak/leihoa/56 Aloñako II. igoerari buruzko kronika



2. http://www.goiena.net/blogak/leihoa/53 Aurtengo berririk garrantzitsuenetarikoari buruzko idatzia: ETAren su etena.



3. http://www.goiena.net/blogak/leihoa/7 2005eko Errekaldeko jaiei buruzko artikulu bat

Sustatu
2006-12-12 : 16:38

Zure proposamena abenduaren 11n bidali zenuen, bai. Baina epea ez zegokion abisu emateari, baizik eta mezuei beraiei. Azaroaren 21a eta abenduaren 11aren bitartean euskarazko blogosferan argitaratuko mezuak sartzen ziren lehiaketan, eta zure hiru mezu horiek lehenagokoak ziren.


Erantzun

Sartu