Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Nafarroako aurrekontuak aztertu ditu, hain zuzen ere euskararen normalizaziorako kopuruak. 2007rako aurrekontua 2006koaren jarraipena dela ondorioztatu du Kontseiluak. Guztiz askiezak dira eta inondik inora ez dute ziurtatuko euskararen normalizazioan pausoak ematea, salatu du Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek
Nafarroan euskara egoera larrian dagoela ohartarazi dute ordezkariek. Nafarroan euskararen egoera larria izateaz gainera, datorren urtean ez dira aurrera egiteko neurriak hartuko. Kontseiluaren aburuz, aurrekontua gobernuaren hizkuntza-politika tamalgarriaren isla da. Gobernuak euskararen normalizazioan aurrera egitea nahi izatea behar dugu, euskaldunok egiten diogun eskaera kontuan izan behar du.
Gaika
Aipatzeko igoeren artean helduen euskalduntze alfabetatzeari dagokiona dago. 2004. urtean murrizketa izugarria izan zen, eta egoera larrian izan ziren sektorean aurrera egiteko. Orain berriro gora egin du, halere gertatu zeneko kopuruetara ez da iristen Kontseiluak egindako azterketaren arabera. Beraz, nabarmen desegokiak dira gaur, garai hartan ere desegokiak baitziren, esan dute. Sektoreak dagokion maila hartzen hasteko 1.000.000 beharko luke.
Helduen euskalduntze alfabetatzea:
2006 2007
233.600 500.000
Ikastolei dagokienez, orain arteko kopuruak eskuratuko ditu, baina lortutako hitzarmenari esker Kontzertuaren eskutik jasoko du laguntza gehigarriaren parterik handiena. Hizkuntza-politikatik, 344.382 jasoko ditu orain arteko 1.758.489 ordez.
Gainerako partida guztiak oso txikiak dira Kontseiluaren aburuz, ez dute normalizazio prozesuaren beharra asetzen. Gehien hazten dena, hedabideei begirakoa da 298.250 rekin 51.275 gehiago dituelako, atzerriko hizkuntzen sustapenak duen antzeko hazkundea, 50.944 . Gobernu honen hizkuntza-politikari buruzko datu adierazgarria da hau, azpimarratu dute.
Hedabideak euskaraz:
2006 2007
246.975 298.250
Promoción de lenguas extranjeras:
2006 2007
180.000 230.944
Udalek eta Kontzejuek jasotzen dutena ezer gutxi handitzen da. Gogoratu behar dugu murrizketa handia pairatutako partida dela.
Udalen Kontsejuak:
2006 2007
418.723 429.366
Administrazioa euskalduntzeari dagokionez, Kontseiluko ordezkariek azpimarratu dute oraindik ez dagoela planik, ezta horretara bideratutako inbertsio esanguratsurik ere. Osasunbideako hainbat ospitaletan euskalduntzeagatik ordezkapenak ordaintzeko 302.000 bakarrik jaso da.
Bestetik, azterketaren arabera lan mundua euskalduntzeko inbertsioak ez dira ageri. Era berean, Unibertsitatea eta Lanbide Heziketaren eskaintza euskalduntzeko partidarik ez dago.
Erantzun
Sartu