Aste honetan aurkeztu da Donostian Holaxe bizi da Xola, Bernardo Atxagaren liburua. Urteetan argitarturiko Xola txakurraren haurrentzako 5 liburuak azal gogorreko edizio batean batu ditu Ereinek edizio honetan, eta azken bi aleetan ukituak ere egin ditu Atxagak. Aurretiko liburu horietarik batzuk katalogoz kanpo daudelarik, argitalpen esanguratsu bat da euskarazko haur literaturaren alorrean. 1995etik Xola marraztu izan duen Mikel Valverde ilustratzailea da kolaboratzaile edizio berri honetan ere.
Xola txakurtxoarenak euskarazko haur literaturako narrazio klasikoak dira, 1995etik aurrera argitaratuak:
Liburuaren aurkezpena joan den asteartean egin zen Donostian, eta bertan Atxagak edizio lanaren gaineko pista batzuk eman zituen, bereziki azken bi ataletan orrazketa batzuk sartu dituela (Xola eta Angelito 2004koan eta Xola eta lapurra 2015ekoan). Haur literatura eta umorea idazteko grina anekdota batetik abiatuta ere kontatu zigun Atxagak, eta baita bere txakurzaletasunaren esplikazio bat, katuzaletasun apalago batekin alderatuta. Entzun bideoan:
"Holaxe bizi da Xola" liburuaren aurkezpenaren ostean, hauxe kontatu digu Bernardo Atxagak laburrean pic.twitter.com/S5BnDbpBlm
— Erein argitaletxea (@ereinargi) May 16, 2023
Mikel Valverderen hitzen pasarte bat ere grabatuta hemen: nola eman zion forma Xola zuri-grisaxkari, aurretik ardi-txakurrak nolakoak ziren jakin gabe, eta Milu eta Idefixen irudiak buruan zituela. Aukerako zati horiez gain, aurkezpen osoa grabatuta geratu da. Hona:
Xola liburu bakarrean euskaraz orain ikusten dugun arren, ingelesez eta japonieraz ere editatu izan da ale bakarrean Xolaren abenturak izenarekin. 2022 amaieran irten zen edizio japoniar interesgarria: haur-literatura unibertsaleko 125 haur-liburu berezi aukeratu, eta haiekin osatutako kaxa berezi bat kaleratu zuen Shogakukan argitaletxeak, bertan zela Xola ere.
Holaxe bizi da Xola eskuratzeko, hemen.
Erantzun
Sartu