Sustatuko editoretza taldeko Asier Sarasua txorizalearen bidez, aurten berri eman dugun baliabide batzuen berri; nola eBird webgune eta aplikazioak euskaraz dauden orain, edo txori kantuak identifikatzeko tresnak. Bi kategoria horietan, aplikazio hauen erabilpen hazkunde galanta ari da gertatzen azken hilabeteotan. Erabiltzaile euskaldun batzuen jardunean Merlin kantu-identifikatzaileak izan duen harrera ona ere ikusi dugu. Atzo Twitcheko gure ohiko zuzenekoa horretaz jardun genuen. Artikulu honetan emanaldi horren bideoa ere itsatsi dugu.
Batetik, eBird da webgunearen bidez (www.ebird.org) zein APParen bidez (eBird APP), norberak egiten dituen txori behaketak gordetzeko webgune bat. Honela ari da hazten aplikazio hau azken hilabeteotan:
Behaketa zerrenden gorakada ere nabarmena da eBird-en (beheko estatistikak erakusten duena). Behaketa-zerrenda da denbora-tarte eta toki zehatz batean ikusitako hegaztien zerrenda.
eBird-eko behaketak eta zerrendak markatzeko, beraz, txoriak identifikatzen jakin behar du erabiltzaileak. Merlin Bird ID berriz, gutxiago dakienentzat ere bada praktikoa, ze txorien abestiak grabatu eta identifikatzeko balio baitu. Txioak entzun, zer den jakin ez, eta berak esaten dizu. Hona, Joxe Aranzabal teknofilo ezagunari zelako poza eman dion berriki Merlin erabiltzeak:
Atzo, Mendraka auzoan geundela, Elorrion, Merlín aplikazioa instalatu nuen mobilean. Txori bat ari zen deika eta deika, eta ez genekien ze txori mota izan zitekeen.
— Joxe Aranzabal (@joxearanzabal) May 8, 2023
Merlin piztu, grabatu, eta berehala esan zigun emaitza: TXONTA ARRUNTA. Mila esker @asarasua pic.twitter.com/KqhNQ52nKu
Aranzabal bezalako erabiltzaileekin, globalki ari da Merlinen erabilpena gora egiten.
Merlin aplikazioak ez du interfaze orokorra euskaraz, baina hizkuntza ezarpenetan emaitzak euskaratzeko eska dezakezu, eta entzuketetako txorien izenak euskaraz agertzen zaizkizu horrela.
Merlin instalatzeko, hona Android eta iOS estekak.
Eta atzo nola jardun genuen honetaz Asier Sarasuarekin... ba hemen duzue:
Erantzun
Sartu