Teknologia albisteak

Casting deia musean aritzeko euskarazko telebista saio baterako

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-05-10 : 11:20

Kanaldude Nafarroa Behereko tokiko telebistak duela gutxi berritu du webgunea, eta hedapena zabaltzea erdietsi ere; eta orain beste mugarri interesgarri bat probatzera doaz: Mus lehiaketa bat telebista emankizun moldean antolatua. Bikote bila casting irekia deitu dute, Euskal Herrirako eta diasporarako ere bai.

Bikoteak bilatzen dira casting honetarako. Baldintzak dira euskalduna izatea eta 18 urtetik gorakoak izatea;  Euskal Herrian edo diasporan bizitzea. Musean maila ona ere eskatzen dute, eta eskaintzaren aldetik herriko elkarte baten kausa sustengatu daiteke lehiaketaren bidez. Izatez, sariak, diruzkoak izan arren, elkarte horrentzako lirateke.

Zuen datuak eta bideo aurkezpena bidaltzeko, info@kanaldude.eus helbidera idatzi. Bideo bat bidaltzeko eskatzen dute, nork bere burua aurkeztuz eta eta hautatu duzuen elkartea deskribatu eta zergaitik aukeratu duzuen azalduz. Idazten dutenen artean, genero-parekidetasuna lehenetsia izanen da aukeraketan.

TXAPELKETAKO SARIAK (Irabazitako saria hautatu duzuen elkartearendako izanen da)

  1. Lehen postua 3.000 €
  2. Bigarren postua 1.500 €
     

Informazio gehiagorako, harpidetu Kanalduderen berripaperera.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago