eLankidetzak garapenerako lankidetzaren alorrean profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko lau beka eskaini ditu. 28 urte baina gutxiago badituzu eta tituluduna bazara, apuntatu zaitezke deialdira, ,aiatzaren 22an amaitzen da epea. eLankidetza Eusko Jaurlaritzaren organo bat da, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia.
Lau espezializaziotan eskaintzen dira bekak:
Unibertsitate-ikasketetako titulazio ofiziala izatea beharrezkoa da, 28 urte baino gazteago izan, eta gutxienez urtebeteko esperientzia izatea lankidetzaren arloan edo gizarte-eraldaketarako hezkuntzan.
Beka 20.000 euro bruto dira, eta 12 hilabetez eLankidetzaren egoitzan lan egiten gauzatuko da. Urtean zehar bekadunak bere formazio planarekin zerikusia duten ikastaro, jardunaldi edota mintegietara joateko aukera izango du. Helburua da lankidetza-eragileak sendotzea arlo horretako profesional gazteen gaitasunak, ezagutzak, prestakuntza eta espezializazioa indartuz.
Eskabideak aurkezteko, eta informazio osoa, hemen.
Erantzun
Sartu