Egunean Behin, astelehenean hasiko da 12. denboraldia, Elkarrek babestua
Datorren astelehenean, maiatzaren 15ean, hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, jokoaren 11.a denboraldia 2019an abiatu zenetik. Denboraldi honetako babeslea Elkar izango da, euskal kulturako argitaldari eta denda katea, aurreko denboraldiren batean ere babesle izan duguna. Aurreko denboraldian lau urte beteta, eta 60.000 erabiltzaile baino gehiagorekin, beste txanda bati ekingo diogu orain udara bitartean.
Denboraldi honek izango dituen bederatzi asteak maiatzaren 15ean hasiko dira eta uztailaren 16an amaituko. Amaierarekin lotuta finalik egongo den ala ez, martxoaren 31ko zuzenekoa egin genuenean bezala... ba ez dugu oraindik erabakia, ikusiko dugu.
Elkarrek denboraldi amaierako sariak jarriko ditu: denboraldiko lehen hiru sailkatuentzat 150, 100 eta 50 euroko erosketa bonoak, eta zozketa bidez beste bi bono (50 euro), Elkar Dendetan erabiltzeko.

Gainerakoan, babesle hauek ere presentzia izango dute aste banatan, bere sariak eskainiz.
- Izarraitz Lanbide Heziketa (Azkoitia)
- Lanartea, Euskararen langile eta sortzaile profesionalen elkartea
- Onnera Group, oraintsu arte Fagor Industrial taldea orain izan dena
- Donostia Turismoa, Hiriaren turismo bulego ofiziala
- Etxepare Institutua, Euskara eta euskal kultura munduratzen
- Idiazabal Gazta, jatorrizko izendapen ofiziala
- Biyona: Barne diseinuak eta erreformak
- Laboral Kutxa: Banka-zerbitzuak eta aseguruak
- Danobatgroup taldea

Denboraldian zehar, galdera sorta berriak, eta aplikazioan berritasunen bat ere etorriko da. Adi egon, eman abisu zuen taldeei, lehia berriro hastera doa eta!
Erantzunak kargatzen...