Teknologia albisteak

Joan Mari Irigoien idazlea hil da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-05-17 : 17:13

Joan Mari Irigoien (Altza, Donostia, 1948) idazlea gaur hil da. Nobelagintzan, poesian eta haur literaturan jardundako idazlea izan zen altzatarra. Hark idatziak dira, besteak beste, Oilarraren promesaBabilonia eta Lur bat haratago eleberriak, azken hau euskaraz idatzitako luzeenetakoa.

Poesia ere idatzi zuen, zenbait liburutan bildutako olerkiak. Horien artean, euskaraz lar landu ez den metrika bat ere bai, sonetoak. Entzun Josu Goikoetxeak grabatutako Astelehen poetikoak saioko sorta bat hemen, Biziminaren sonetoak.

 Ingeniaria izan zen ikasketaz, baina ez zuen horretan lan egin. Futbolari aritu zen, Realaren Sanse bigarren taldean, eta gaztetan abenturan Hego Amerikan zehar bidaiatu zuen, erreferentzia literarioak jasoz han bide batez. Itzultzaile eta irakasletzan lan egin zuen.

Aspalditik larri zegoen Irigoien, esklerosi primarioak jota. 2013tik erretiratua zegoen, nahiz eta poesiarekin jarraitu zuen tarteka, eta 2019an bere gaixotasunaz argi hitz egin zuen. Berria egunkariarekin elkartuta 2019ko abenduan, Arantxa Iraola kazetariak 'zer moduz' zegoen galdetu zion, eta Irigoienek erantzun: "Hilzorian, bestela ondo". Jarraian etorri zen elkarrizketan eutanasiaz hitz egin zuen Irigoienek, duinki hil nahiaz. 

Joan Mari Irigoienen bibliografia, Armiarma proiekturaren Literaturaren Zubitegian.

Argazkia, Dani Blanco, cc-by-sa, Wikimedia Commons.

 

Erantzun

Sartu