Appleberri.com: euskara hutsezko Appleren blog komunitario ez-ofiziala berritua
2007-10-15 11:10
Appleberri.com webguneak diseinu berria eta atal berriak ditu. Appleberri euskal mac erabiltzaileei zuzenduta dago. Parte-hartzea bultzatu nahi da bigarren aro honetan, horretarako sortu diren aukera (argazki galeria, bideokasta eta foroa) berriez baliatuz.
Bide horretan aurrera egiteko, diseinu berria eta atal berriak estreinatu ditu Appleberrik. Webgunea osatzen duen atal nagusia albisteak dira, baina Appleberri ez da albistegi soil bat. Albistegi izateaz gain, eztabaida gune ere izatea nahi dugu. Edonori parte hartzeko aukera eman nahi diogu. Modu erraz batean informazioa elkartrukatu, osatu, zuzentzeko, eztabaidatzeko edo iritzia azaltzeko.
Diseinu aldaketa bi beharrek eragin dute, nagusiki: Edukiak kudeatzeko sistemaren aldateka (Joamlatik WordPress erabiltzera pasa da), eta bestetik; erabiltzaileei parte hartzeko aukera berria eskaintzea. Horretarako, atal berriak sortu, elementu grafikoak indartu, menuen antolamendua aldatu eta edukiak informazio osagarriz hornitu dira (irudiak eta bideoak gehien bat).
Appleberrik dituen atal berrien artean, bideokasta nabarmendu behar da. Produktuen azterketak egiteko bideoa erabiliko da. Horretaz gain, parte-hartzea bultzatu nahi da. Horretarako hiru modu daudelarik: sarreretan iruzkinak gehitzeko aukera, inkestetan parte hartzeko aukera eta zalantza gune edo foroa.
Erantzunak kargatzen...