Teknologia albisteak

Kaskagorri.org eta Gaztesarea.net, Entzutegi Nazionalean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2007-10-13 : 11:10

Gazteriarekin lotutako bi webgune euskaldun, Bilboko jaietako Kaskagorri konpartsarena, eta Gaztesarea atariarena, Entzutegi Nazionalean deituta daude (haien arduradunak, pentsatzekoa denez) gaur goizerako, hilak 23.

Bilboko Aste Nagusian presoen omenez egindako ekintzaren bategatik, salaketa jarri dio Kaskagorri taldeari Dignidad y Justicia biktima taldeak (AVT bera baino erradikalago izateko ospea duen elkarte bat).

Salaketa horren indargarri, Dignidad y Justiciak kaskagorri.org webgunean agertzen omen diren eduki batzuk aurkeztu ditu froga gisa. Baliteke orri hau izatea froga horietako bat, Bilboko preso zenbait ageri dira, Kaskagorrik bere konpartsako kidetzat hartzen dituenak.

Kaskagorri.org domeinua Gaztesarea elkartearen izenean dagoenez, Gaztesarea.net ere deitu dute Entzutegi Nazionalera.

Informazio gehiago Gaztesarean eta Gara egunkarian.

Erantzun

Sartu