Eibarko enpresa da CodeSyntax. Interneteko eremuan gauza batzuk egin ditugu Euskal Herrian (Sustatu, adibidez), eta gehiago egin nahi ditugu. Gainera, spin-off bat sortu da jada CodeSyntax-en erraietatik: Tagzania Zerbitzuak. Injinerutzaren alorra indartu nahi dugu, hortaz.
Kurrikulumak, mesedez, garaolaza a bildua codesyntax.com helbidera bidali, gure zuzendari teknikoari, Garikoitz Araolazari.
Ekimena eta gogoa, Interneti begirako jarrera aktiboa, ordenagailu zaletasuna eta antzerakoak baloratuko ditugu. Oinarrizko teknologiak eta ezagutzak menderatzea ere bai: ingelesa, programazioa, abstrakziorako gaitasuna, RDBMak, SQL, Internet eta abar.
Gure informatikarietako batek halaxe deskribatu ditu lanaren ezaugarriak. Gaztelaniaz idatzi du Nandok, baina euskara da laneko hizkuntza gure enpresan. Noski, gero bloga egin dezakezu zure kontura edozein hizkuntzatan, baita ingelesez ere.
Teknologia eta proiektu interesgarriekin lan egiten dugula uste dugu. Asteburu honetan, gure bi injineru Napolin daude, adibidez, Plone konferentzian. Puntan egoten saiatzen gara, eta lantalde honetan ikusten baduzu zure burua, idatzi lasai. Eskerrik asko.
Erantzun
Sartu