Teknologia albisteak

Paul Auster gonbidatu zure enpresaren Administrazio Kontseilura

Erabiltzailearen aurpegia
edurne bilbao - IMH
2007-10-10 : 09:10

Aurtengo Donostiako zinemaldira gonbidatutako sortzaile honek eman zuen hitzaldian esandakoak aproposak iruditu zitzaizkigun datorren urriaren 25erako prestatzen ari garen 30+10 mintegiaren aurkezpena egiteko.

Jakina da, liburuak eta filmak burutzeko gai izan den neurrian, saiatua dela Auster. Izan ere, arrakasta lortu du, liburuak 35 hizkuntzatara itzultzen dizkiote, eta euskarara itzultzeko baimena zer dela eta eman zuen galdetu ziotenean, natural-natural erantzun zuen: "Zergatik ez, jende gehiagorengana iritsiko naiz." Eta zalantzarik bagenuen, gehitu zuen: "Nik ez dakit zer den hedadura urriko hizkuntza bat. Islandierak 200.000 hiztun ditu eta hizkuntza osoa da."

Paul Austerrek esandakoa erantzukizun sozialaz harago doa, eta enpresaren xedearekin egiten du bat: bezero gehiago lortuta, emaitza ekonomiko hobea. Azken helburu hori lortzeko beste bide batzuk izan badira ere, esaterako, gastuak murriztea, oraingoan, hizkuntza-kudeaketak enpresaren emaitzetan izan dezakeen eraginaz ari gara.

Austerrenak eta beste erabili.com-en argitaratu den artikuan jaso ditugu "Enpresen hizkuntza-gaitasunak negozio-aukerak hobetzen dituela" adierazi nahian. Eta zergatik? enpresengana hurbildu nahi ditugulako hizkuntza anitzetan lan egiteko produktu, zerbitzu eta praktika onak, datorren urriaren 25ean Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan (IMHn) antolatu dugun 30+10 Mintegian. Enpresei produktu eta zerbitzu eleanitzak eskura dituztela azaldu nahi diegu, negozio aukerak hobetzen lagundu ahal dizkienak.

Beraz, enpresa munduari eta enpresarekin lotura duten eragileei (lanbide heziketa, aholkulari...)gonbidapena egin nahi diegu urriaren 25eko 30+10 mintegira etor daitezen.

Informazio gehiago eta egitaraua: www.imh.es

Erantzun

Sartu