Ricardo Baeza-Yates-en hitzaldia Donostian
2007-10-15 14:10
Ricardo Baeza-Yates ikerlari txiletarra Yahoo! Research Barcelona ikerketa-zentroaren zuzendaria da egun. Oso ikerlari famatua da, IR arloan argitaratutako liburuengatik eta Webeko informazioaren erauzketa arloko ikerkuntzarengatik.
HAP masterraren barruan, Donostiako Informatika fakultatean bi hitzaldi eskainiko ditu (gradu aretoan, hilak 16 asteartea, arratsaldeko 4etan):
- Informazioaren berreskuratzea (IR) eta hizkuntzaren prozesaketa
- Galderetako informazioa ustiatzea
Hitzaldiak irekiak eta gaztelaniaz izango dira.
Erantzunak kargatzen...