Bilboko Ingeniaritzako Txantxangorri Euskara Taldeko kideek salatu dutenez, zuzendaritzak eskolan duten gelatik bota nahi ditu.
San Mameseko Ingeniarien Goi Eskolako ikasleek salatu dutenez, gaur goizean eskolako zuzendaritzak bidalitako bi kide agertu dira Txantxangorri Euskara Taldearen (TET) gelara lokala bi egunen buruan desalojatu beharko dutela jakinaraztera.
Aurreko asteetan eskolan agertutako pintada, pankarta, bengala, kartel eta abarren ardura, inolako frogarik gabe, TETena dela uste omen du zuzendaritzak eta horrexegatik, hain zuzen ere, eskolan duten gelatik botatzeko erabakia hartu du.
TETek, zuzendaritzak aipatutako ekintzekin inolako loturarik ez duela jakinarazi eta bere jarduera guztia eskola euskalduntzearen aldeko ekimenak antolatzera mugatzen dela berretsi nahi du. Honen adibide dira urtero-urtero jende andana bildu ohi duen Euskal Jai arrakastatsua zein antolatzen diren txango eta afariak.
PATek, bere aldetik, honakoa San Mameseko ikasle mugimenduaren aurka burutzen ari diren eraso berri bat besterik ez dela salatu nahi du. Azken hilabeteotan, zuzendaritzak eskolan mugitzen den guztiaren aurkako jarrera abiatu du, adibidez, kartelak edo pankartak jartzen zebiltzan zenbait ikasle mehatxatu dituztelarik.
ASKI DA!! HAU EZ DA DEMOKRAZIA!!
IKASLE MUGIMENDUAREN AURKAKO ERASORIK EZ!!
TXANTXANGORRI EUSKARA TALDEA AURRERA!!
Erantzun
Sartu