UEU, Ikastetxe Nagusiko eskaintzaren barruan, Nazioarteko Gaien Inguruko Tailerra antolatu du. Bertan, egungo nazioarteko egoera ulertzeko II.Mundu Gerran sortutako zenbait kategoria eta aldagai aztertu eta egungo errealitatean txertatuko dira. Egungo nazioarteko Ordenua ulertzea izanik helburu nagusia.
NAZIOARTEKO GAIAK
Aurkezpena
Gutxi aztertu da Bigarren Mundu Gerraren eragina egungo gatazketan, batez ere egun pil-pilean den inguru musulmanean. Gako historikoen hausnarketan sakontzea da asmoz egungo nazioarteko zenbait aldagai ulertzeko.
Nazioarteko tailerraren dinamika irekia eta dinamikoa erabiliz, saioz saio arlo historikoa eta egungo egoera eguneratua txertatzea izango da gure eginbeharra.
Helburuak
Gutxitan txertatzen dira aldagai historikoak eta beste aldagai ideologiko eta politologikoak. Egungo nazioarteko egoera ulertzeko II.Mundu Gerran sortutako zenbait kategoria eta aldagai aztertuko eta egungo errealitatean txertatuko ditugu. Egungo nazioarteko Ordenua nahasia eta kontrajarria ulertzea da helburu nagusia.
Nori zuzendua:
Nazioarteko gaietan interesa duten orori eta, batez ere, politika, soziologia, kazetaritza edo nazioarteko ikasketak burutzen edo burutu dituztenei. Nazioarteko elkartasunean ari direnei.
EGITARAUA
Landuko diren gaiak: BIGARREN MUNDU GERRA
- II. Mundu Gerra eta Musulmanak.
- II. Mundu Gerra eta Irak.
- II. Mundu Gerra eta Palestina (Israel barne).
- II. Mundu Gerra eta Magreb
- II. Mundu Gerra eta Balkanak.
Eguna: Hilerik behin (asteartean).
Ordutegia: 17:00 20:00
Datak:
- Urriaren 30a
- Azaroaren 27a
- Abenduaren 18a
Irakaslea:
Gabirel Ezkurdia Arteaga. Nazioarteko analista. UEUko kidea.
Ordu kopurua guztira: 9 ordu.
Izena emateko epea: 2007ko irailaren 14tik urriaren 26ra.
Matrikula: www.ueu.org
Erantzun
Sartu