Teknologia albisteak

Nirudia.com zure argazki bloga geokokatua euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
David González - Nirudia.com
2007-10-10 : 14:10

Nirudia webgunean zure Argazki Bloga (Fotologa) sortzeko aukera daukazu. Bertan gustokoen dituzun tokien argazkiak mapetan geolokalizatu ditzakezu eta baita etiketak ipini, komentarioak gehitu eta gainera fotolog osoa euskaraz izateko aukera eskeintzen dizu.

Esan dugun moduan, Nirudia alde batetik bakoitzaren fotologak sortzeko herraminta bat da baina beste alde batetik bere alde soziala ere ba du.

Fotologa

Fotolog baloitzak bere helbidea du (erabiltzailea.nirudia.com) eta beste edozein fotologen antzekoa da: iruzkinak, RSSa, itxura bakoitzaren gustura aldatzea, publikatzeko lizentziak aukeratzea,...

Gainera fotolog bakoitzak bera mapa du eta bertan zure argazkiak geolokalizatu ditzakezu, mapa erakusteko aukerak dituzu, etiketa bat duten argazkiak bakarrik erakutsi edo argazki batek erakusten duen tokiaren beste toki hurbilenak bakarrik.

Soziala

Erabiltzaile guztiek igotako argazkiak erakusteko toki bat dago, toki hau etiketa odei bat da eta bertan hizkuntzen arabera sailkatutako argazkiak ikusi ditzakegu, azken 24 orduetan, azken astean,...

Argazkiak ikusteko ere aukera ugari ditugu, etiketak erabiliz edo toki izen konkretu bat erabiliz, horretarako Geonames zerbitzuak eskeintzen dituen aukeretaz baliatzen gara (adibidea)

Toki konkretu batean bagaude, beste Interneteko zerbitzu batzuetaz (Tagzania, Geonames, Wikipedia, Wikimapia) baliatu ahal gara toki horri buruzko infromazioa zabaltzeko. Gainera Firefoxerako plugin bat dago zeinek GEO mikroformatua erabiltzen duen beste zerbitzu batetik Nirudian argazkiak publikatu edi ikusi ahalbideratzen duena.

Kanpoko aplikazioak (widget)

Argitaratutako zure azken argazkiak edozein blogean gehitzeko kodigoa eskeintzen da.

Baita azken argazkien mapa edo etiketa bat duten argazkien mapa ere edozein webgunetan publikatu dezakezu.

Eleaskotarikoa

Oraingoz sei hizkuntzatan eskeintzen da zerbitzua baina laster hizkuntza aukera bidertzekotan gaude.

Erabilpen adibideak

Fotolog pertsonalak, bidaietako argazkiak erakusteko, ibilbideak dokumentatzeko (argazkiak + mapak + oharrak) ...

Proiektuaren jarraipena egiteko Nirudiaren bloga irakurtzea gomendatzen dugu. Bestela bideotutorialak ere sortu ditugu.

Nireblogekin eginda dago.

Erantzun

Sartu