Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

1

MU 2.0: software soziala Mondragon Unibertsitatean

Joxe Aranzabal - Mondragon Unibertsitatea
2008-01-22 : 13:01

Mondragon Unibertsiateak sortu berri ditu blog plataforma bat, blog batzaile bat, wiki plataforma bat eta lantalde bat Facebook komunitatean. Baliabide horien bidez, unibertsitatea hasi da lehen urratsak egiten, bai edukiak eta baita ikasleekiko harremanak beste modu batean kudeatzeko, Web 2.0k eskaintzen dituen baliabideak erabilita, alegia, software sozialaren bitartez.

3

Xabier Silveiraren hurrengo eleberria eta webgunea, euskara hutsez

Sustatu
2008-01-22 : 10:01

Xabier Silveiraren hurrengo eleberria, Behin At, atalka argitaratuko da, euskaraz, eta Interneten; bere webgune propioan (klikatu aurretik, adi ordenagailuko bozgorailuekin, bulegoan bazaude). Horrez gain, bloga ere ireki du, A las ocho en el bule liburuaren inguruan, kasu honetan. Jakina da bere lan horrek polemika piztu duela, gaztelaniaz idatzi zuelako; zehazkiago horrela egiteko eman zituen arrazoiengatik bereziki.

2

Eibar.org webgunea berritu da

Eibar.org elkartea - Eibar
2008-01-21 : 14:01

Eibar.org elkarteak bere webgunea berritu du. Itxura berri eta indartsuarekin, jardunean segitzen du Eibar.org-ek: blog komunitate aitzindari batekin eta euskarazko Interneteko eztabaidagune bizienetako batekin, Eibartarrak zerrendarekin.

Ingurumen hezkuntzarako softwarea

Naturgaia - Naturgaia SL
2008-01-21 : 10:01

Naturgaia enpresan, Ingurumen heziketarako alorrean lan egiten du, eta software berri bat argitaratu du: Espezie exotikoak:turistak ala inbaditzaileak?.

EuskalSoft Teknologia: euskarazko zerbitzuak osatzeko

Asier Badiola - EuskalSoft Teknologia
2008-01-21 : 09:01

Urtarrilaren hasieretan jaio zen Foroak.com proiektuaren ondorio gisa iritsi da EuskalSoft ekimenaren sorrera. Garapen teknologiaz, euskaldunok interneten izan ditzakegun zerbitzuak osatzeko asmoz sortu dugu Euskalsoft.

2

ClockingIT, proiektuen kudeaketarako softwarea euskaraz

Josu - Sare zabalean
2008-01-18 : 12:01

Proiektuak kudeatzeko softwarea da ClockingIT, kode librean garatutakoa eta doako erabilera web bitartez. Gabonetan jardunean ibili den lantaldeari esker, orain euskaraz dugu software norbegiar hau. Zientzia, teknologia eta askatasuna jorratzen duen Sare Zabalean blogean kontatzen du Josuk eta handik hona ekarri dugu eskaintzen duen lizentzia libreari esker.

Magiarekin komunikatu

Lorea Narbaiza - ESTE Deustuko Unibertsitatea
2008-01-18 : 09:01

"Magiarekin Komunikatu" ekitaldia datorren ostegunean, urtarrilaren 24an, izango da, arratsaldeko 19etatik 20etara, ESTEn, Marketin Aretoko hitzaldi sortaren barruan.

Elkartasuna EGIN eta ORAINekin

Martxelo Otamendi
2008-01-18 : 08:01

Ezaguna da EGIN egunkariko eta ORAIN argitaratzaileko hainbat langile 18/98 epaiketan kondenatu egin dituztela kartzelan hainbat urte igarotzera. Bidegabekeria horren aurrean komunikabideetako hainbat lagun elkartu dira kondenagatik protesta egin eta kaltetuei elkartasuna adierazteko.

Lihuriko Egunak, 'Herri Idazleak Bardozen', urtarrilaren 18tik 20

Hasier Rekondo - EIE
2008-01-17 : 12:01

Lihuriko Egunak, Herri Idazleak Bardozen egitasmoak Ipar Euskal Herriko literatura sorkuntzaren mundua pindartzeko xedea du, Frantziako hizkuntza ttipituetan idazten duten sortzaileen arteko elgarretaratzea eta kurutzatzea lagunduz. Zehazkiago, Euskal Idazleen Elkartearen Lihuriko Egunak, Herri Idazleak Bardozen egitasmoak Ipar Euskal Herriko sorkuntza literarioa indartu nahi du, publikoki eta taldearen indarra berme, mintzaira guttituetan ere literatura egiten dela erakutsiz.

4

Euskara eta ikus-entzunezkoak

Sareko Argia - Argia aldizkaria
2008-01-17 : 10:01

Argazkiak eta audioa konbinatuz egindako produkzioei euskaraz nola deitu pentsatzen aritu gara. Euskaraz audio-diaporamak deitzea erabaki dugu nazioarteko hedabideek soundslide edo audio slide sho deitzen dioten horri. Inork ba al du bestelako proposamenik? Asmatu al zaie bestelako euskarazko izenik?

4

Apple produktu berrien aurkezpen mediatikoa

Mikel Lizarralde - Bidean
2008-01-16 : 09:01

Haizean bada zerbait. Gutxi gora behera, hala itzul daiteke gaur Apple-ek San Frantziskon egin duen ekitaldiak zuen leloa: There´s something in the air.

Hizkuntza jardunaldia EHUn (Leioan)

inaki ugarteburu gastañares - EHU (Euskara Institutua)
2008-01-16 : 09:01

EHUko Euskara Institutuak Jardunaldi bat antolatu du urtarrilaren 31 eta otsailaren 1erako: Espezialitateko hizkerak eta terminologia III: Espezialitate hizkeren didaktika eta komunikazioa.

1

SimCity liberatuta Micropolis izenarekin

Sustatu
2008-01-15 : 09:01

Simulazioko bideojokoen artean nagusia, SimCity, software libre bihurtu da Micropolis izenarekin. OLPC ordenagailurako bertsio bateragarri bat prestatu zuen EA bideojoko enpresak eta horrek ekarri du jokoaren liberazioa, software librea baita OLPCren oinarria.

Idazle eskoziarrak, berriz ere eskoziar

Joseba - Edinburgotik
2008-01-15 : 09:01

The Times egunkariak azalean ondoko albistea argitaratu zuen larunbatean: Ameriketako Estatu Batuak-eko Kongresuko Liburutegiak idazle eskoziar guztiak ingeles izendapen orokorrarekin sailkatzeko erabakia atzera botatzea adostu zuen ostiralean. Albistea euskarara itzuli dut interesgarri izan daitekeelakoan. Ez da itzulpen perfektua, baina albistea zuzen ulertzeko adinakoa bai gutxienez.

Sothebysen Leizarragaren Biblia erosi du Euskaltzaindiak

Sustatu - Plazaberri, Euskaltzaindia
2008-01-14 : 13:01

Azaroaren 28an, Sotheby's enkante etxe famatuak Leizarragaren Testamentu Berria salgai jarri zuen Londresen (28.500 euroko lizitazioarekin irten zen), baina liburua eroslerik gabe geratu zen. Horren ondorioz, Euskaltzaindia Londreseko enkante etxearekin jarri zen harremanetan akordio bat lortze aldera. Azkenean, erosketa gauzatu da antzeko prezioan, 20.500 libera ordaindu dituela jakinarazi du Euskalrzaindiak, gaurko trukean, 27.299 euro dira hori.

Testuak entzuteko Interneten

Koro Muro - Euskomedia Fundazioa
2008-01-14 : 09:01

Euskomedia fundazioak sistema berritzailea eskuratu du bere datu base handian bildutako testu osoak entzun ahal izateko.

18

Ken Follettek ordainez Gasteizi: esaldi bat eta esteka bi

Luistxo Fernandez - Eibar.org
2008-01-14 : 09:01

Gasteizko hiriak ohore handiak eta harrera ezin hobeak egin dizkio lehenago ere Ken Follett idazleari. Eta oraingoan, gainera, eskultura ere jarri diote, bere liburu berriaren gaztelaniazko edizioari sekulako promozioa eginez. Eta ordainetan? Esaldi bat eta esteka bi Ken Folletten webgune ofizialeko albiste batean!

2

Espainiako himnoaren hitzak, euskaraz

Sustatu
2008-01-11 : 13:01

Gora Espainia! / Denok batera abes dezagun / ahots ezberdinez / bihotz bakarrez. ABC egunkariak Espainiako himno ofizialak izango dituen hitzak aurreratu ditu gaur. Eta beste egunkari batek, ADNk, euskarazko bertsioa atera du. Ez abestu mesedez: ez diogu hau arrazoi politikoengatik, baizik eta errima edo silaba kopurua ez dutelako zaindu, itzulpen literala egin baitute.

Ironiari buruzko teoria: EBB

Luistxo Fernandez - Eibar.org
2008-01-11 : 11:01

Joana Garmendia Mujika filosofoaren doktore-tesia aurkeztu berri da. Ironiaren teoria pragmatiko kritikoa: Zer eta nola komunikatzen du esaldi ironikoak. Ironiaren inguruko hipotesiak aztertu ondoren, bere teoria propioa landu du Garmendiak, EBB-Teoria, non EBBk esan nahi duen Esango-Bagenu-Bezala.

5

Veleia: ikerkuntzen corpusa 2009an argitaratuko da agian

Sustatu
2008-01-10 : 16:01

Veleiako aztarnategiko zuzendari Eliseo Gil arkeologoa Arabako Batzar Nagusietan agertu da gaur aztarnategiaz eta bertako aurkikuntzez berba egiteko. 2006ko azaroan egin zen publiko antzinateko euskara azaldu omen zela Veleian, eta prestigioko filologoek hura zalantzan jarri ondoren, ez omen da aurkikuntza haien balidazioan edo errefusatzean aurrerapausurik eman, eta puntu horretatik irteteko plan bat martxan jartzeko eskatu du Eliseo Gilek.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››