Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ken Follettek ordainez Gasteizi: esaldi bat eta esteka bi

Anjel Lertxundik hausnarketa egin du bere blogean Folletten izena gera daitekeela lotuta Gasteizekin, souvenir turistiko baten gisa, hala nola Kafkarena Pragarekin edo Pessoarena Lisboarekin.

Eta zer egin du, bada, Ken Follettek Gasteizen alde? Bi liburuetan, katedrale baten eraikuntzaz jardun. Ez da Gasteizkoa, eta Euskal Herririk ez da ageri nobelotan, ordea. Ingalaterrako katedrale bat da Folletten liburuetakoa, hiri fiktizio batean kokatua.

Horrez gain Ken-Follett.com webgunean Gasteizen ohoreak egin dizkiotela aipatzen du autoreak, baina bere liburuetako katedraleek Gasteizkoarekin zerikusirik dutenik ez da inon ageri. Albistegian, eskultura jarri diotela dioen ohar laburrean, esalditxo batekin kitatzen du Follettek dio Gasteizko hiriarekin duen zorra:

For more information, see www.catedralvitoria.com and Wikipedia on Vitoria-Gasteiz

Albistegira bazoazte, ikusiko duzue Oprah Winfreyk liburua aipatu izanak gehiago idazteko ematen diola autoreari.

Batek esango luke honezkero Renoko hiriak gehiago zor diola Bernardo Atxagari.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu