Testuak entzuteko Interneten
2008-01-14 09:01
Euskomedia Mintzo Euskomedia Fundazioak garatutako proiektu teknologikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eskainitako finantzaketarekin.
Ezaugarriak
Euskomedia Mintzo sistemari esker, entzun beharrekoa erabiltzaileak eskatzen duen une berean sortzen da, ez da beharrezkoa web orrialdearen kudeatzaileen esku hartzea erabiltzaileak web gunean dugun edukiari dagokion entzun beharrekoa eskura izan dezan.
Dokumentuak irakurri eta entzuteko aukera emanez, web orrialde horretako kudeatzaileei ere bide ematen die ikusteko arazoak duten pertsonek edukia eskuratzeko aukera bermatzeko. Aldi berean, nahiz eta ikusteko arazorik ez eduki, irakurtzeko ingurune ezegokian dauden pertsonek (batez ere pantaila txikia duten haririk gabeko tresnen kasuan) informazioa eskuratzeko aukera izango dute, irakurtzeko arazoak inolako oztopo izan gabe.
Bestalde, ordenagailuan konekta daitezkeen entzuteko aparatuen hedapenari esker (mp3 direlakoak), erabiltzaileek soinu fitxategiak jaitsi ditzakete eta gero testuaren hizkuntza berean entzun. Web gunea edozein egoeratan eskura dagoen arlotzat jotzen da. Aparatu horiek soinu fitxategiak era errazean garraiatzeko bide ematen dute eta nonahi entzun daitezke sarean sartzeko aukerarik eduki gabe ere. Horrela, erabiltzaileek une oro eskura dituzte web guneko edukiak oso aparatu ezagunak, errazak eta merkeak erabiliz.
Zatiketa: Euskonews&Media, 10 urte
Euskonews&Media 1998az geroztik euskal zientzia eta kulturari buruz kaleratzen den Internet bidezko astekari elektronikoa da. Eusko Ikaskuntza, komunikazioa bideratzeko euskarri berrien garrantziaz jabetuta, astekari hau bideratzen du mundu osoari leiho berri bat irekiz euskal errealitate zientifikoa erakusteko hizkuntza erraza eta samurra erabiliz. Ostiralero harpidedunen artean banatzen da dohainik posta elektronikoaren bitartez. Gaur egun arte ia 425 ale kaleratu dira. Aurten hainbat ekimen burutzeko asmoa dugu Euskonews&Mediaren hamar urte horiek ospatzeko.
Erantzunak kargatzen...