Sustatu logoa Teknologia albisteak

SimCity liberatuta Micropolis izenarekin

Sustatu
2008-01-15 09:01

Simulazioko bideojokoen artean nagusia, SimCity, software libre bihurtu da Micropolis izenarekin. OLPC ordenagailurako bertsio bateragarri bat prestatu zuen EA bideojoko enpresak eta horrek ekarri du jokoaren liberazioa, software librea baita OLPCren oinarria.

SimCity izena EA etxearen jabetza izango da aurrerantzean ere, eta akaso bertsio itxi gehiago aterako dituzte hortik abiatuz, baina Micropolis GPL izatea aurrerapauso galanta dirudi. EAk, halaber, Sim sortako gainerako joko komertzialekin jarraituko du, The Sims familiaren simulazio sozialarekin, adibidez.

Liberazioaren albistea hemen duzu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu