Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Etorkinak hizkuntza gutxituko lurraldera datozenean

Robert Scarcia - GipuzkoaEuskara.net
2008-01-10 : 09:01

Migrazio olde garrantzitsuak dira egungo gizartearen adierazgarri, eta etorkinak hizkuntza edo gizarte gutxitu batean txertatzea funtsezkoa izan daiteke kultura gutxitu hori iraunarazteko. Robert Scarcia kazetaria Quebeceko egoeraz idatzi du Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritzaren webgunean eta handik hona ekarri dugu erakunde horrek eskaintzen duen lizentziari esker.

10

Captcha edo kaptxa linguistikoak Sustatun

Sustatu
2008-01-09 : 12:01

Berritasun gehiago. Spam robotikoa ezabatu nahian, captcha barrera gehiago ezarri ditugu. Captcha edo kaptxa (euskaratzekotan, beste aukerarik?) formulario baten bidalketa egitean ezartzen den barrera bat da.

Eusko HOYGAN

Sustatu
2008-01-09 : 09:01

Viva Euxkady y su livertaz aurkitu du Joxe Rojasek idatzia Etxebarrin, dena letra larriz, HOYGAN idazkeran bezala.

Hamaika Bertuteren urteurren festa

Hamaika Bertute - Durango
2008-01-09 : 08:01

Hamaika Bertute proeiktuak urtebete bete du jada: 50 bertsolari bildu gara, 170 saiotik gora egin ditugu Euskal Herriko hainbat txokotan... Eta ospatzeko egun osoko festa antolatu dugu urtarrilaren 12an, Durangon.

Zeure "euli" propioa euskalTubeko bideoen gainean

Haritz Rodriguez - euskalTube.com
2008-01-08 : 13:01

euskalTube.com gunean aldaketa txiki baina esanguratsua egin dugu. Aurrerantzean, erabiltzaile bakoitzak bere bideoen gainean nahi duen irudia, mantxeta, eulia edo logotipoa jartzeko aukera izango du oso modu errazean: Informazio guztia euskalTuberen blogean

2

Iritsi da Search Wikia

Arkaitz Zubiaga - Mutilmedia
2008-01-08 : 09:01

Alpha moduan bada ere, eman du argitara Jimmy Walesek bere azken proiektua, zeresan handia emango duena, zalantzarik gabe. Arkaitz Zubiagak Mutilmedian kontatu du zer den Wikia bilatzailea, eta handik ekarri dugu haren lizentziari esker.

Fernando Beorlegui artegile handia hil da

Egoibarra Batzordea - Eibarko Udala
2008-01-07 : 13:01

Nafarroan 1928ko urtarrilaren 21ean jaio eta 1956az geroztik Eibarren bizi eta bihotzez eibartarra izan den Fernando Beorlegui pintore handia 2008ko urtarrilaren 6an hil da.

13

Hau ez da www.sustatu.com

Sustatu
2008-01-07 : 11:01

Ez. Hau sustatu.com da. Aldaketa txikia, baina garaia iritsi dela uste dugu.

5

Informazio Gizartea Sustatzeko Neurrien Legearen arriskuak

Txopi - IkusiMakusi.net
2008-01-07 : 10:01

Espainian 2007. urtea amaitzearekin onartutako Informazio Gizartea Sustatzeko Neurrien Legearen inguruan, kritika dokumentatu eta zehatza egin du Marko Txopitea Txopik bere blogean. Isiltasun Gizartearen legea heldu da, dio Txopik. Handik hona ekarri dugu testua, autoreak jabetza publikokoa izendatu baitu.

1

Sustatu.com - 2007ko estatistikak

Sustatu
2008-01-04 : 12:01

2007ak 2008ari laga dio lekua, eta Sustatun urteak utzi digunaren balantzea egin dugu. Hementxe daukazue, 2007. urtean zehar Sustatuk bildu dituen zenbakiak, datuak eta artikulu nagusiak.

2

Elgoibarko BARREN astekariak 15 urte egin ditu

Ainhoa Andonegi - BARREN astekaria
2008-01-04 : 10:01

1992ko abenduaren 24an ikusi zuen argia Elgoibarko BARREN astekariak; orduan elgoiBARREN zeukan izena. Olentzeroren erregalua izan zen; Elgoibarko herriari eginiko oparia.

1

HPSren dirulaguntza deialdia

Sustau - Sustatu
2008-01-03 : 13:01

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak orain arte diru-laguntzak ematera zuzendutako bost deialdi zirenak - Euskalgintza, Hedabideak, IKT, EBPN (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia) eta lan-mundua -, xedapen bakar batean jaso eta dagoeneko argitaratu du.

Dantza, telebista eta Internet: 2008an bai ala bai

Oier Araolaza - Dantzan.com
2008-01-03 : 12:01

Izarrek 3 urte ditu. Telebistan marrazki bizidun batzuk parean tokatuz gero begiratzen dio tarte batean, baina nahiko azkar aspertzen da. Telebistaren mandoa erabiltzen ez du ikasi oraindik. Ordenagailuaren sagua badaki erabiltzen ordea.

4

FOROAK.COM - Euskarazko foroak!

Asier Badiola Etxaniz - Foroak.com
2008-01-02 : 09:01

2008a iritsi aurretik jaio da FOROAK.COM webgunea. Euskara zabaltzeko helburuz, guztiz dohainik, edozeinek bere foroa sortu dezake inolako jakintzarik gabe, eta dena euskeraz! Ezagutu duzue, bada, blogak.com web orrialdea: bertan blogak sor ditzake jendeak, euskeraz noski. Berdin-berdin foroak.com-en kasuan: phpBB2-z baliatutako foroak sortzen dira.

NYT eta blogak, zein da garrantzitsuago sarean?

Sustatu
2007-12-21 : 13:12

Duela 5 urte apostua egin zuten Dave Winerrek eta New York Times-eko arduradun batek, Martin Nisenholtzek. Baietz 5 urteren buruan, 2007ko urteko albiste nagusiak bilatzaile baten garrantziarekin alderatuta, blogak NYT egunkariaren aurretik geratu. Iritsi da nork irabazi duen jakiteko unea, eta..

12

Eguberri hauetan, ateismo apur bat

Luistxo Fernandez - Eibar.org
2007-12-21 : 11:12

Erreferentzia ateo pare bat Gabonetako egun doatsu hauetarako. Kalean da Edorta Jimenez idazlearen eta Joxe Arregi teologoaren eztabaida liburua (Jainkorik bai ala ez). Bi autoreek eztabaida publiko bat ere egin zuten duela egun batzuk, eta bideoak sarean jarrita daude hemen.

Euskal Herria: Herri baten atzerabegirakada

rebeldemule - RebeldeMule.org
2007-12-21 : 08:12

RebeldeMule-koek Euskal Herriari buruzko errekopilazio bat prestatu dute. Euskal Herriarekin erlazio zuzena duten eta eMule-tik deskargatu daitezkeen dokumental, pelikula eta bestelako material audiobisual ugari bildu da. Euskal Herria: Herri baten atzerabegirakada

1

PanImages irudi-bilatzaile eleaniztuna euskaraz

Borja Ariztimuño López
2007-12-20 : 09:12

PanImages webgunea euskaraz kontsulta daiteke jada, kolaborazio sistema erraz eta bizkor bati esker. Edonork itzuli dezake gunea nahi duen hizkuntzara, agidanez, erabiltzaileen asmo onaz fidatzen baitira.

7

Iruñeko Udalak Olentzeroren alde zihoan inkesta bat ezabatu du saretik

Sustatu
2007-12-19 : 11:12

Iruñeko Udalak inkesta jarri zuen bere webgunean ea iruindarrek nor zuten maiteago Eguberrietan: Olentzero, Hiru Erregeak ala Bizarzuri. Asteburuan Zabaldun ikusi genuenean ohar hau, Olentzeroren aldeko bozak nabarmen ziren aurretik. Baina arazoren bat gertatuko zen... inkesta eta emaitzak ezkutatu egin baitituzte "doiketak egiteko". Asier Azpilikuetak kontatzen du auzia bere blogean.

Itzulpen automatikoan lanpostua

Patricia Fernández - AutomaticTrans
2007-12-19 : 08:12

Gaztelania-euskara itzultzaile automatiko berri bat lantzeko kolaboratzaileak behar dira Bartzelonan. Itzultzaile honek Eusko Jaurlaritzaren lehiaketan parte hartuko du.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››