Sustatu logoa Teknologia albisteak

Apple produktu berrien aurkezpen mediatikoa

Mikel Lizarralde - Bidean
2008-01-16 09:01

Apple-k azken urteetan lortu duena ikusgarria da. Jende ugari dago beraiek egiten dutenari begira, baita beraien produktuak erabiltzen ez dituztenak ere. Gainera, marketinaren ametsetako bat lortu dute: bere bezeroak dira Apple-en komertzialik onenak. Desioa oso ondo lantzen dute, baita esklusibitatea ere. Nola da posible bestela interneten horrenbeste zarata eta zurrumurru sortzea?

Berritasunak hauexek dira motxean:

  • Time Capsule: Airport Extreme + 500 edo 1000 giga-ko disko gogorra.
  • iPhone: plazaratu zenetik, duela 200 bat egun, 4 milioi unitate saldu dituzte, eguneko 20.000.
  • iPod Touch-arentzako eguneraketa: 20 euroren truke Mail, Maps, Notes, Stock eta Weather. 20 euro??? Mekaguensos!
  • iTunes: pasa den astean 4.000 miloigarren abestia saldu zuten. Telesailen 125 milioi atal saldu dituzte eta 7 milioi filme (eta musika eta filmen merkatua krisian dela diote???).
  • iTunes Movie Rentals: pelikulak alokatzeko sistema. Pelikula arruntak 2,99 dolar, berriak 3,99 dolar, HD-koak 4,99 dolar. 30 eguneko epea daukagu ikusteko. Ikusten hasi ostean, 24 ordutan borratu egingo da.
  • Apple TV berria eta merkeagoa (antza, AEB bakarrik da merkeagoa, ejem ejem).
  • MacBook Air: in-presionante. Irudiak ikusi besterik ez dago. 13,3ko LED pantaila panoramikoa. Gune estuenean 0,4 zm eta "lodienean" 1,93 zm. Bateriak bost orduko iraupena daukat. Bluetooth-a eta Wifia dauka, baina ez dauka Ethernet-ik ezta DVD irakurgailurik (Apple-ek bere betiko estiloan, USB bitartez konektatuko den irakurgailua salduko du 99 dolarretan). Ekologikoagoa ere ba omen da (aluminiozko karkasa, enbalaketa gutxiago  behar du, ...).  Honen izena: 1.699 dolore eta euro. Lanean genuen zalantza argitu da: bi USB portu dauzka :-). Garestiegia iruditzen zait, MacBook Pro-a baino pixkat merkeagoa da eta.

Azkar-azkar pentsatuta bi ondorio datozkit:

  1. Musika eta entretenimenduaren kultura ez da hil. Eraldatu egin da. Lehengo enpresak eraldaketa horretara egokitu behar dira.
  2. Apple-ek badu ohitura txar bat, dolarra eta euroa parekatzearena. Pertsonalki, dezente kabreatzen nau halako gauza batek. Beste detaile itxusi bat iPod Touch-aren eguneraketak 20 euro balio izatearen da. Orain egun gutxi halako aparailu bat erosi duenari zer nolako aurpegia geratzen zaio? Detaile txiki bat da. Baina Apple-ek ez luke bere burua Jainkoarekin parekatu behar. Orain goian daude, baina nork jakin hemendik 10 urtera bertan egongo ote diren. Detaile txiki hauek zaindu beharra dagoela uste dut.
Appleberrin eta Applesfera-n guzti honen berri nik baino hobeto eman dute.

Keynote-aren bideoa ere Apple-en webgunean ikusi daiteke jada. Ordu eta erdiko iraupena omen dauka...

Mikel Lizarralde, Bidean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu