Espainiako himnoaren hitzak, euskaraz
Hemen dago ABC egunkariak aurreratu duena:
¡Viva España! / Cantemos todos juntos / con distinta voz / y un solo corazón
¡Viva España! / Desde los verdes valles / al inmenso mar, / un himno de hermandad
Ama a la Patria / pues sabe abrazar, / bajo su cielo azul, /pueblos en libertad
Gloria a los hijos / que a la Historia dan / justicia y grandeza / democracia y paz
Eta hemen, ADNk itzulitakoa, euskarara zein galiziera edo katalanera.
Gora Espainia! / Denok batera abes dezagun / ahots ezberdinez / bihotz bakarrez
Gora Espainia! / Haran berdeetatik / itsaso zabaleraino / anaitasun ereserkia
Maita ezazu aberria / besarkada ematen dielako / zeru urdinaren pean / herri askeei
Justizia eta handitasuna / demokrazia eta bakea / Historiari ekartzen dioten / seme-alabei loria
Espainiako himno edo ereserkia Marcha Real delakoa da (hona MIDI formatuan entzuteko). Ez dauka hitzik, baina apokrifoak ugari, ostera.
Iaz, Espainiako Batzorde Olinpikoari bururatu zitzaion Espainiako kirolariek irabazten dutenean ez dutela zer abestu himnoa entzuten den bitartean, eta SGAE erakundearen bidez hitzak aukeratzeko prozesuari ekin zitzaion. Beraz, pseudo-ofiziala da hau.
Erantzunak kargatzen...