Veleia: ikerkuntzen corpusa 2009an argitaratuko da agian
Veleiako aztarnategiko zuzendari Eliseo Gil arkeologoa Arabako Batzar Nagusietan agertu da gaur aztarnategiaz eta bertako aurkikuntzez berba egiteko. 2006ko azaroan egin zen publiko antzinateko euskara azaldu omen zela Veleian, eta prestigioko filologoek hura zalantzan jarri ondoren, ez omen da aurkikuntza haien balidazioan edo errefusatzean aurrerapausurik eman, eta puntu horretatik irteteko plan bat martxan jartzeko eskatu du Eliseo Gilek.
Deia egunkariak dauka gaurko agerpenaren kronika hau.
Eliseo Gilek honako egutegia proposatu du plan horretarako:
- 2008an analitikak errepikatu beharko lirateke, eta analisi berriak egin, orain arte garestiegi suertatu direnak.
- 2009ko hasieran ikerketen corpusa argitaratu beharko litzateke.
- 2010an, urtebete beranduago, kongresu bat.
Iazko urte osoa, ezer berririk gabe igaro zen kontu honetan. Blogosferako blog filologiko jantzienak, Ricardo Gomezen Filoblogiak, Inozente Eguneko sarrera idatzi zuen abenduaren 28an.
Erantzunak kargatzen...