Teknologia albisteak

Idazle eskoziarrak, berriz ere eskoziar

Erabiltzailearen aurpegia
Joseba - Edinburgotik
2008-01-15 : 09:01

The Times egunkariak azalean ondoko albistea argitaratu zuen larunbatean: Ameriketako Estatu Batuak-eko Kongresuko Liburutegiak idazle eskoziar guztiak ingeles izendapen orokorrarekin sailkatzeko erabakia atzera botatzea adostu zuen ostiralean. Albistea euskarara itzuli dut interesgarri izan daitekeelakoan. Ez da itzulpen perfektua, baina albistea zuzen ulertzeko adinakoa bai gutxienez.

Burns eskoziarra zen azken finean, AEBeko liburutegiak onartzen duenez

Ameriketako Estatu Batuak-eko Kongresuko Liburutegiak (United States Library of Congress)- munduko handienetakoa eta eragin ahalmen indartsua duena- idazle eskoziar guztiak ingeles izendapen orokorrarekin sailkatzeko erabakia atzera botatzea adostu zuen ostiralean.

Bere sasoian hartutako erabakiak Literatura Eskoziarra terminoa gehiago ez zela erabiliko esan nahi zuen. Horren ordez, Burns, Scott eta Stevenson zein Irvine Welsh, Alexander McCall Smith eta Ian Rankin autoreak, besteak beste, Idazle Ingelesak legez bersailkatuak izan ziren. Aldaketak protesta andana eragin zuen politiko, akademiko, ekoizle eta liburutegi ezberdinen aldetik.

Orain liburutegiak atzera egin du. Ostiralean Eskoziako Liburutegi Nazionalera eta Liburutegi Britanikora bidalitako e-mailean ondokoa iragarri zuen: “Hainbat gutunetan jasotako ohar eta azalpen sakonak aztertu ondoren, Kongresuko Liburutegia Eskoziar Literatura, Eskoziar Poesia eta antzerako izendapenak berrezartzen hasiko da”. “Berrezarpena Politika Katalogatzaileak eta Ofizina Laguntzaileak argitaratzen duten subjetuen izendapenen asteroko zerrendan agertuko da etorkizunean. Era berean, dokumento bibliografikoak eguneratuak izango dira, aurretiko subjetuen sarrerak berrezarriz”.

Eskoziako autoreak erabakiaren aldeko agertu dira. Rankin idazleak “Sen onaren garaipena” moduan deskribatu du. Autoreak eta ikertzaile akademikoak poztuko dituen erabakia omen da. Rebus detektibeari buruzko bere nobelak -Edinburgon idatziak eta oinarrituak- Detektibe eta Misteriozko istorioak, Ingelesa izendapenarekin sailkatuak izando ziren Kongresuko Liburutegiak banaketa berria onartu ez balu. “Idazlearen ikuspuntutik, badago halako plazerra norberak idatzitako edozein liburuko copyright-aren orrira joan eta nola inskribatua izan den ikustean. Nire kasuan zera aurki zenezake: Fikziozko Krimena-Eskoziarra-Edinburgo edo baita Fikziozko Krimena-Britainiarra-Eskoziarra-Edinburgo ere, eta ez dit ardura horrek. Baina nire idazmoldea oso ezberdina da, esaterako, Agatha Christie bezalako idazle ingelesak erabili zuenarekin alderatuz gero; baita gaur egun Ruth Rendellek idatzi dezakeenarekin alderatuta ere”, dio Rankinek.

Cairns Craig (‘Eskoziar eta Irlandar Ikerketak’ arloko irakaslea Aberdeeneko Unibertsitatean) ere ados dago Kongresuko Liburutegiak hartutako azken erabakiarekin: “Horrelako kontuak nazioen arabera sailkatuak izango badira, orduan, eskoziar literaturak literatura nazional indenpentea izan behar du, nahiz eta estatu nazional independentea ez izan”.

Literatura eskoziarra Ingeles izendapenaren barruan sartzearen aurkako ahotsak joan zen udazkenean altxa ziren, The Timesen argitaratutako albistearen harira. Linda Fabianik, Eskoziako Kultura Ministroak, bere desadostasuna erakutsi zuen Ipar Carolinako Mike McIntyre kongresukide Demokratikoarekin batera (Eskoziako Lagunak elkarteko kidea da). Ameriketako Hizkuntza Modernoen Elkarteak presioa areagotu egin zuen joan zen hilean Chicagon egindako urteroko biltzarrean. Eskoziako Liburutegi Nazionalak ere izan du bere pisua kanpaina horretan.

Erantzun

Sartu