Teknologia albisteak
2

Eibar.org webgunea berritu da

Erabiltzailearen aurpegia
Eibar.org elkartea - Eibar
2008-01-21 : 14:01

Eibar.org elkarteak bere webgunea berritu du. Itxura berri eta indartsuarekin, jardunean segitzen du Eibar.org-ek: blog komunitate aitzindari batekin eta euskarazko Interneteko eztabaidagune bizienetako batekin, Eibartarrak zerrendarekin.

Eibar.org Internet eta Teknologia Berrien Elkartea 1999. urteko azaroan sortu zen. Webgune estatiko batekin hasi ginen. Herriari buruzko zenbait material ere bildu genituen...

Gaur egunean badaude Eibarko herriari buruzko beste baliabide batzuk Interneten: Egoibarra, Udalaren webgunea, Eta Kitto elkartea, Armen museoa... Herriaren sareko zabalkunderako edo ondarearen digitalizaziorako, guk baino hobeto dihardute jada, eta ez dugu haien lanik egiteko premiarik.

Webgune dinamikorantz

2004. urtean, webgune dinamiko bihurtu zen, eta bere ardatza blog komunitate bat izan zen. 2004ko udaberrian sortutako baliabide hori izan zen Euskal Herriko lehen blog komunitatea. Orain badaude gehiago, euskaraz eta erdaraz ere bai, Blogak.com, Blogari.net, Nireblog, komunikabideen webguneetan sortutakoak. Baina bueno, gu aitzindari izan ginen, eta horregatik suertea izan dugu ez bakarrik eibartar batzuk izan direla blogista gurekin, kanpoko lagunak ere bai.

Orain, 2008 hastearekin, beste itxura bat eman diogu:

  • Albistegia indartu
  • ebentoa agenda bat
  • zorion-agurren tarte bat
  • Argazkien atala
  • eta blog komunitatea indartu.

Azpiegitura indartsu bat erabili dugu, Plone. Software librea, eta guztiz euskaratua. Puntako teknologia darabilgu eta pozik gaude.

Gure foroaren 10. urtemuga

Apirilean 10 urte beteko ditu Eibartarrak zerrenda.

Euskaraz eta e-postaz funtzionatzen duen foro bat da. Lehenago izan zen foroa, eta gero etorri zen elkartea, baina elkartearen zeregina da orain foroa mantentzea.

Hamargarren urteurren horretara begira elkartuko gara, egingo dugu ekitaldi edo jardunaldiren bat. Interneten euskaraz 10 urteko esperientziarekin, hausnarketarako datuak eta ibilbide bat badaukagu, eta Eibar ziber-etorkizuna berriro berpentsatzeko aukera izateaz gain, Euskal Herriko gainerako Internet erabiltzaileekin konpartitu nahiko dogu esperientzia hori.

Euskaraz funtzionatzen duen eztabaidagune ireki oparoenetakoa da zerrenda. Arau sinpleak ditu: ez dago partaidetza anonimorik, mezuak publikoak dira, eta jarduna euskaraz da. E-postaz parte hartzen da, eta hemen harpidetu zaitezke. Ikusi mezu trukearen artxiboa, interesatzen zaizun erabakitzeko.

Gonbidapen irekia

Eibartarrei, hurbiltzeko webgunera, parte hartzeko foroan, eta bloga nahi badute ere, badaude hor aukerak, baina geurean baino hobeto, non?

Herriko instituzio eta gainerako elkarteei ere gonbidapen ireki bat, Eibarren sareko etorkizuna elkarrekin irudikatzeko eta egin egiteko.

Eta azkenik, Eibarkoak ez zaretenok ere, gonbidatuta zaudete, nola ez.

Erantzunak

Josu Mendicute. Eibar.ORG
2008-01-22 : 02:44

Honen inguruan gaur KTB Eibarko Telebistan emandako bideoa igo dut Youtubera. Ikusi hemen. Bertan Luistxo Fernandez eta biok azaltzen gara. Euskaltubera ezin izan dut igo, mega larregi zituelako.

Sustatu
2008-01-22 : 12:23

Erantzun

Sartu