Teknologia albisteak
1

MU 2.0: software soziala Mondragon Unibertsitatean

Erabiltzailearen aurpegia
Joxe Aranzabal - Mondragon Unibertsitatea
2008-01-22 : 13:01

Mondragon Unibertsiateak sortu berri ditu blog plataforma bat, blog batzaile bat, wiki plataforma bat eta lantalde bat Facebook komunitatean. Baliabide horien bidez, unibertsitatea hasi da lehen urratsak egiten, bai edukiak eta baita ikasleekiko harremanak beste modu batean kudeatzeko, Web 2.0k eskaintzen dituen baliabideak erabilita, alegia, software sozialaren bitartez.

  1. Blog plataforma. Mondragon Unibertsitateko Blogak. Hori da blog plataforma berriaren izena. WordPress plataforman oinarrituta dago, “berau software librean eginda dagoenez, plataforma sendoa delako eta oso erabilia blogarien artean” egileek azaldu dutenez. Dagoeneko zortzi blog sortu dira plataforma horretan.
  2. Blog batzailea. MU 2.0 Mondragon Unibertsitateko Blogak. Horrela deritzo Mondragon Unibertsitatearen blogen blogari, horixe baita planeta hori, blog bat, non era automatikoan jasotzen baitira MUren blogetan argitaratutako artikuluak. Berau egiteko PlanetPlanet softwarea erabili da.
  3. Wiki plataforma. Aurrerantzean, MUko edozeinek eska dezake wiki bat sortzea Mondragon Unibertsitatearen wiki plataforman, DekiWiki softwarearekin egina. Dagoeneko badago bat irekita, Obea izenekoa, ikerkuntza talde batek sortua.
  4. Lantalde bat. MU 2.0 Mondragon Unibertsitatea. Izen hori du Facebook sarean sortu den taldeak. Hamabi lagunek osatzen dute, denak Mondragon Unibertsitateko irakasleak, ikusteko zer atera daitekeen sare sozialak erabilita.

Egileak

Lau baliabide hauek bi lagunek sortu dituzte, Iñaki Arenazak eta David Sanchezek, biak Mondragon Unibertsitateko irakasleak.

Iñaki Arenaza Gasteizen jaio zen, Goi Eskola Politeknikoan lizentziatu zen Informatika Zientzietan, eta Lausanako Eskola Politekniko Federalean egin zuen masterra. Gaur egun Informatika irakasten du Goi Eskola Politeknikoan, eta HUHEZIko Zerbitzu Teknikoetan laguntzen du. Berak darama proiektu honen arlo teknikoa.

David Sanchez Zumarragan jaio zen, eta Informazio Sistemen Kudeaketa irakasten du Mondragon Unibertsitatearen Enpresa Zientzien Fakultatean, Oñatin. 2007an zortzi hilabete egin zituen AEBetan. Proiektu honen kudeaketaz arduratzen da.

Erantzunak

Bordaberria
2008-01-24 : 12:49

>Zorionak MUkoei,



orain dela 3 urte EHUko agintariei, Waleseko unibertsitateko esperientzian oinarrituta EHUko agintariei antzeko gauza bat proposatu genuen, hau da EHUko 50.000 ikaslei eta irakaslei bakoitzari blog bat edukitzeko aukera.

Argi dago MUko agintariak eguneratuagoak daudela, bestela UPVren webgunea ikusterik besterik ez dago.

Erantzun

Sartu