Proiektuak kudeatzeko softwarea da ClockingIT, kode librean garatutakoa eta doako erabilera web bitartez. Gabonetan jardunean ibili den lantaldeari esker, orain euskaraz dugu software norbegiar hau. Zientzia, teknologia eta askatasuna jorratzen duen Sare Zabalean blogean kontatzen du Josuk eta handik hona ekarri dugu eskaintzen duen lizentzia libreari esker.
Badaukagu beste software bat euskaraz. Kasu honetan, proiektuak kudeatzeko software bat. Kode librean eta bere doako erabilera web bitartez.
Gabonak oso probetxagarriak izan dira aurten. Lankideekin batera ClockingIT deritzon software norbegiarra euskaratu dugu eta dagoeneko abian da.
Orain dela hilabete batzuk hasi ginen berau probatzen eta dagoeneko eguneroko lanean ezarri dugu. Bere alde egiteko hurrengo ezaugarrietan oinarritu gara. Ez gara ezaugarri tekniko eta funtzionaletan sartuko, horretarako onena probatzea bait da...
Hori dela eta, euskaldunok ere gure ama hizkuntzan prest eduki behar genuela eta...gabon edarrak pasatu ditugu proiektu honetan lanean, benetan :-). Espero egindako lanak merezi izana.
> Proiektuak kudeatzeko softwarea da **ClockingIT**, kode librean garatutakoa eta doako erabilera web bitartez. Gabonetan jardunean ibili den lantaldeari esker, orain euskaraz dugu software norbegiar hau. Zientzia, teknologia eta askatasuna jorratzen duen "Sare Zabalean":http://www.blogak.com/sarezabalean/clockingit-proiektuen-kudeaketarako-softwarea-euskaraz blogean kontatzen du Josuk eta handik hona ekarri dugu eskaintzen duen "lizentzia":http://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.5/ libreari esker.
> Nola eskura dezaket software hori?
Ikusi hemen: http://wiki.clockingit.com/wiki:source
Nola eskura dezaket software hori?