Teknologia albisteak

Oraclek Sun erosi du, eta paketean OpenOffice eta MySQL ere bai

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-04-21 : 18:04

Eguneko albiste teknologikoa da datubase propietarioen enpresa erraldoiak, Oraclek, erosi egin duela Silicon Valleyko historikoetako bat, Sun Microsystems. Hortaz, Sun-en produktuak Oraclerenak dira orain: Java lengoaia, Solaris sistema eragilea, MySQL datubase sistema librea, eta OpenOffice.org ere bai.

Hardware eta softwarearen munduan 30 urteko erraldoi historikoa da Sun. Sparc ordenagailuak dira bere hardware ezagunena, eta Solaris sistema eragilea eta Java lengoaia softwarekoa. Baina softwarearen alorrean soft librearen aldeko apostu handia egin duen enpresa ere bada Sun, eta bereak dira (erosketen bidez lortuak) software libreko bi produktu ezagunenetakoak, OpenOffice ofimatika paketea (euskaraz ere bai noski) eta MySQL datubaseak dira.

Oracle softwarea Linux sistemen gainean nahiko integratua dago, baina bere produktu izarra datubase propietarioak dira. Azken aldian erosi duen beste enpresetako bat, BEA Systems, web aplikazioen zerbitzari propietarioen egile bat.

Inplikazioen analisi bat Victor R. Ruiz Barrapuntoko editorearen gaztelaniazko blogean. Ingelesez, Computerworld-eko hau ere irakur daiteke.

Informazio eta txosten ofizialak, berriz, Sun-en webgunean.

Erantzun

Sartu