Teknologia albisteak
1

Euskal OLPC Party-a

Erabiltzailearen aurpegia
Igor Leturia e-gorblog
2009-04-17 : 11:04

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian izango da. Euskal Herriko OLPC ordenagailuen jabeak edo proiektuan interesa dutenak XO-arekin esperimentatu eta ikasteko zita

Jatorrizkoa: e-gorblog © cc-by-sa Igor Leturia: Creative Commons Aitortu-Partekatu.

OLPC (One Laptop Per Child) garapen bidean dauden herrialdeetako haurren hezkuntza eta etorkizuna hobetzen lagundu nahi duen proiektu bat da, horretarako XO izeneko ordenagailu merke baina zoragarri bat diseinatu duena. Azken bi urteetako udazkenetan kanpaina bana jarri dute martxan bi ordainduta bat eskuratu eta beste bat hirugarren munduko haur bati oparitzeko. Nik 2007koan eskuratu nuen nirea, eta 2008koan (agian nik blog honetan egin diodan propagandak bultzatuta ;-) nire beste ezagun batzuk erosi dute. XO-ak dituen elkarlanerako aukerak probatzeko, beroni ahalik eta probetxurik onena ateratzen ikasteko eta, azken finean, elkarrengandik ikasi eta ondo pasatzeko, OLPC Party bat egitea pentsatu dugu.

AEBetan 2007ko kanpainan 80.000 XO inguru banatu ziren, eta geroztik horrelako topaketa informalak sarri samar egiten dituzte bertako hiri handi guztietan. Euskal Herrian jada XO-a dugun hainbat jende bagaudela aprobetxatuta, I. Euskal OLPC Party-a egingo dugu apirilaren 23an, arratsaldeko 18:00etan, Donostiako Doka kafe antzokian.

OLPC XO bat dugun bost lagun behintzat egongo gara bertan, baina deialdia irekia da. XO bat duen beste edonor ere ongi etorria izango da, eta proiektuan edo ordenagailuan interesa edo kuriositatea duen edonor ere gonbidatuta dago.

Hau da egin asmo ditugun gauzen zerrenda irekia:

  • Sugar sistema eragilearen azken bertsioa instalatu
  • Sugar sistemari programa berriak gehitzen ikasi
  • Sugar sistemaren elkarlanerako aukerak probatu
  • Ultrasoinu bidez bi XO-ren arteko distantzia neurtzeko programa probatu
  • Sugar sistemakoak ez diren programak instalatzen ikasi (Firefox, Flash, Skype, MPlayer, Pidgin...)
  • Ubuntu instalatzen ikasi

Esan bezala, edonor etor daiteke, baina etortzeko asmoa baduzu, topaketaren wikian zure izena gehitzera eta egin nahiko zenituzkeen gauzak edo landu nahiko zenituzkeen gaiak adieraztera gonbidatzen zaitugu. Animatu, ondo pasatuko dugu eta!

Erantzunak

Sustatu
2009-04-28 : 12:45

Erantzun

Sartu