Hainbat gurasok bezala, umeari Nintendo DS bat erosi ostean, jokoak zein garesti diren konturatu den horietakoa naiz. Zorionez, haurrak azkarrak dira, eta laster enteratzen dira kartutxo piratak badaudela, eta hori eskatzen dizute hurrengo, jokoak banan-banan erostea baino ekonomikoagoa dela jabetzen baitira, gutaz errukiturik. Tira, jokoak elkarbanatzeko memoria-pieza legalak dira kartutxo horiek, eta horietako batekin jokoak nola partekatu daitezkeen azaltzen saiatuko naiz.
Argazkiak.org | Nintendo DS eta R4 memoria © cc-by-sa: Luistxo.F
Nintendo DS eskuko kontsolan jokoak partekatzeko sistema bat baino gehiago dago: M3, TT DS, Edge, R4.
Guk R4 sistemarekin egin dugu aproba, eta nola doan kontatuko dizuet.
Hor gorago duzue materiala argazkian. R4 bat erosten duzunean, zenbait pieza datozkizu paketean. Funtsezkoa azazkala bezain txikia den hori da, horixe da memoria pieza. Azazkaltxo hori sartzen da bereziki zirrikitu berezi bat duten kartutxo batean, Nintendo DS-an jokatu nahi badugu, edo bestela USB trasto horretan, ez baita Pendrive arrunta, baizik eta azazkaltxoa sartzeko zirrikitua duen gailua. USBarekin ordenagailura konektatzen gara, eta handik kargatzen (edo deskargatzen) dizkiogu jokoak, gero kartutxora pasatzeko azazkala eta Nintendoan jokatzeko.
R4 memoria 1, 2 edo 4 Gb tamainakoa izan daiteke. Egia esan 1ekin nahikoa da, ze joko mordoxka bat kabitzen dira hor, baina prezioak oso diferentzia gutxikoak dira. 4 Gb-ko bat 25 euroan eros daiteke. Gertatzen dena da, herri batzuetan gehiago kobratzen dizutela, 50 edo 70 euro ere bai, motibo komertzialengantik: ez dago lehiarik herrian, erosleek ez dakite, oinarrizko softwarea eta joko batzuk instalatzeko lana hartzen dute dendan...
Guk erositako r4 hori biluzik zetorren, eta softwarea instalatu behar izan genion. Kasu honetan, R4sdhc.com webgunetik jaitsi genuen softwarea. Hor Spanish kernel delakoa eskuratu genuen.
Hor konprimituta datozkizu zenbait eduki: bi karpeta, eta _DS letrekin hasten diren hiru fitxategi.
Elementu horiek ordenagailuan dituzunean, sartu USB-a r4 azazkaltxoa sartuta duela. Kopiatu bost elementuak USBra. Listo. Jokoak gehitzeko moduan gaude. Hortik aurrera, gehitu eta kendu jokoak, baina ez ezabatu hasieran sartu dituzun bost elementuak, bi karpeta orijinalak eta _DS fitxategiak.
Lotura hauek guk erositako R4-rako balio dute, ez dakit R4 guztiak berdinak diren. Dendan erosten duzun R4-a biluzik badatorkizu, galdetu han nondik jartzen zaion softwarea.
Hortaz, r4 funtzional bat duzunean, Nintendo DS-ko jokoak gehitzen ahal dizkiozu. Nintendo DSko jokoak .nds luzapena duten fitxategiak dira.
R4 bat daukan lagun bat badator etxera, entxufatu haren memoria zure ordenagailura, eta deskargatu itzazu hark dauzkan .nds fitxategiak. Gero pasa iezaizkozu bere r4-ra zuk dituzun .nds-ak. Jokoak elkarbanatuko ditugu horrela.
Lagunarteko trukeaz gain, badago jokoak lortzeko beste modu bat: saretik jaistea. Horretarako, BitTorrent sareak dira gauza praktikoena.
BitTorrent-ak jaisteko, eskuratu eta instalatu Ares Galaxy programa, euskaraz dago, doakoa eta librea da.
Behin Ares duzularik, zoaz erreferentziazko guneetara (Mininova edo Pirate Bay), eta bilatu berezko ataletan:
Bilaketa ere egin dezakezu webgune horietan, sartu bilaketarako NDS eta jokoaren izena. NDS jartzea inportantea da, horrek markarzen baititu Nintendorako jokoak.
Mininovan eta besteetan, joko mordo bat zerrendatuta ikusiko dituzu. Seed edo jatorri ugari dituztenak lehenago jaisten dira, baina adi detaile pare bati: fitxategi oker asko dabil hortik. Horregatik, komeni da komentarioak irakurtzea.
Hau da, komentariorik ez dutenak, hobe ez jaistea. Eta komentarioak dituztenen artean, sartu eta praktikatu ingeles apur bat. It works, it doesn't work... Badabil, ez dabil, horretaz enteratzea da koxka. Adibidez, Grand Theft Auto Chinatown Wars jokoaren bi bertsio ditugu hemen:
Bigarrenean ez dago argi dabilen ala ez dabilen. Lehena irakurriz gero, ostera, r4 batean ondo dabilela ziurtatzen dute hainbat erabiltzailek. Hortaz, lehen aukera eman jaisteko, eta Ares lanean hasiko zaizu, fitxategia eskuratu arte.
Ares-ek bere lana amaitzean, RAR edo ZIP fitxategi konprimitu bat izango duzu esku artean (RAR fitxategiekin lan egiteko, Winrar programa jaistea komeni dakizuke). Jaitsitakoa deskonprimitu eta zenbait elementu izango dituzu eskura: bat bakarrik interesatzen zaizu horietatuk, .nds fitxategia, horixe da jokoa. Horixe gorde eta kopiatu zure r4-ra.
Hortik aurrera, erakutsi umeei jokoak elkarbanatzen. Beste lagun batzuek ere R4 badaukate, .nds fitxategiak batetik bestera nola erabil daitezkeen erakutsi. Kromoak trukatzea bezalaxe.
Oso ona informazioa, ziurrenik aitatxo batek baino gehiagok eskertuko du; baita beraien poltsikoek.
Artikulua zerbait aberasteko asmotan hona hemen jokuak lortzeko beste webgune bat:
http://www.espalnds.com/
Gainera hemendik posiblea da eMule (ed2k)eta BitTorrent sareetatik jeistea, beste batzuk Megaupload bezalako webgunetatik jeitsi daitezke.
Aitorrek dioena egia da, bai. Aurtengo udaberrian merkaturatutako Nintendo DSi modelo berriak ez ditu R4 delakoa eta beste kartutxo batzuk onartzen.
Nintendo DSi modeloak kamera txiki bat dauka, eta argazkiak egin ditzake. Horrekin batera, irudiekin jokatzen duten jolas berezitu batzuk ere badauzka. Baina umeen joko arruntetarako, agian ez dizu merezi modelo hau erostea.
jendeak ez du pelikulak, musika eta jokoak ordaindu nahi, eta liburu elektronikoekin liburuak ere ez ditu ordaindu nahi izango...
kultura-industriaren bukaera?