Software librearen aldeko ituna edo "Free Software Pact Initiative", 2009ko ekainean ospatuko diren Hauteskunde Europarretara aurkeztuko diren hautagai politikoek Software librearen aldeko paktu edo ituna sinatu dezaten kanpaina bat da. Ekimena Frantzian , Belgikan eta Italian hasi zen, baina Europa mailara zabaldu da eta helburua software librea balioztatzea eta hautagaien aldeko konpromisoa lortzea da.
Momentuz ituna hiru hizkuntzatan dago, baina euskarara itzultzen, edo agian aurkezten diren politikoek orri bakarreko dokumentu hori sinatzera animatu daitezen, lagundu dezakezu.
Hauteskundeen aurreko "Software librearen aldeko ituna", politikako beste gai batzuetara estrapolatzeko moduko itun eredua?
Erantzun
Sartu