Larunbatean Bilboko lehen Joomla!kafea ospatu genuen Bilbon, reciclanet elkartearen egoitzan, hitzordua arratsaldeko 18.00etan izan zen eta 10 lagun inguru batu ginen. Hack.in#badakigu informatika aske elkartea, ESLE jendea (titulu pertsonalean, zenbait enpresetako jendea...
Genituen proiektuen eta egin beharren artean aritu ginen arratsaldeko 20.00ak pasatxo izan arte. Komentatutakoen artean hurrengoak azpimarratu nahiko nituzke:
* Joomla!ren euskeraketan bi izatetik agian pertsona gehiago izatera pasatu gaitezke, jendeak oso ondo hartu zuen Joomla! euskaratzeko gogoa eta askok horren inguruan gehigarriak euskaratzen hasi dira dagoeneko. Gainera asko poztu ninduen lagun batzuek nik euskaratutako gehigarri bat erabiltzen dutela jakitea Smile
* Joomla!Euskaraz komunitatea sortuko dugu, bertan Euskal Herrian Joomla!ren inguruan sortzen diren berriak eta euskaraketak zein proiektuak kaleratzeko leku aproposa sortuz. Joomla! bat instalatuko da eta bere barnean, foro, blog eta gehigarri euskaldunen katalogo bat sortuko dugu.
* Reciclanet eta hack.in#badakigu taldeen arteko kolaborazio lana sortuko da reciclaneteko webgunea Joomla! batera migratzeko.
* Hack.in#badakigu informatika aske elkartean reciclaneten egoitzan edo San Ignazioko kultur etxean Joomla!ko ikastaro bat emango dugu, hasieran ezer ez dakien jendearentzat geroago animatzekotan erritmoa igoz Smile
* Komentatutako proiektuen arabera poztekoa da Euskal Herrian zenbat proiektu sortzen diren CMS honen inguruan.
Azkenik eta era pertsonalean, gehien gustatu zaidana jendearekin egon ahal izatea izan da, gure pantailatik kanpo beste programatzaile asko daudela ikustea eta eurekin berba egiten aritu ahal izatea. Goraintziak gustioi eta atzo hartutako etxeko lanak egiten hasiko naiz Smile
Animo mutilak!
PD: jadanik ez darabilt joomla, baina nire iritzi apalean beharbada dagoen CMS onena da. Horrelako tresna bikaina euskaraz izatea oso garrantzitsua.