Kezkatuta nago. Digital teknika etorri zenetik ona kezkatuta nago argazkilaritzan pasatzen ari dena ikusita. Eta seguraski galdetuko didazue zergatik. Ez dirudi kezkatuta egon behar dela ikusi ondoren nola gero eta argazkilari gehiago dagoela, argazkilaritza punta-puntan dabilela eta gero eta argazki gehiago egiten direla. Erraz erantzugo dizuet: goian aipatutakoa ez delako egia gezurrik baino.
Bai, gero eta argazki gehiago ateratzen dira eta baita ere gero eta jende gehiago ikusten da hemendik hara argazki makina batekin eskuetan, baina ¿benetako argazkilariak al dira? Beti izan dira argazkilariak eta argazki egileak eta orain, hauek izugarrizko jendetza dira.
Beste alde batetik kezkatuta nago ere argazki ikastaroetan gertatzen denekin. Asko ikasi dugu askok argazki ikastaroetan baina oraingoetan ahazten ari zaie zertan datzan argazkilaritza, ahazten zaie azaltzen zeinek diren argazkilaritzaren funtsezko kontzeptuak eta hori bazter batean lagata jotzen da photoshoparengana batzuren aburuz dana konpontzen delako
Orain ez da garrantzitsua argazki bat planifikatu, aurreikusi, argi egokiena bilatu , kontuz osoaz argazkia hartu, tripodea erabiliz, ispilua altxatuta dardara sahiesteko . Orain ez da jarraitzen prozesu osoa bukatu arte aurreikusia gogoratuz hasi-hasieran nahi genuena lortzeko asmoz: orain argazkilarien asmoa galtzen da. Orain berehalakoa da garrantzitsuena eta gero . gero ikusiko dugu nola sortarazten dugun argazki ordenadorean. Jadanik ez da inporta gure hasierako desioa, argazki irudiaren gainean diseinatzen duguna da bakarrik inporta dena eta hori, nire ustez, marrazki gainean egiten den bezala, eta noski, ezer mesprezatu gabe, hori, izatekotan, ez da argazki bat diseinu grafikoa baizik.
¿Zer da diafragma, eta abiadura eta soro-sakontasuna, heren biko araua, edo urrezko sekzioa? ¿Zer da perspektiba, sakontasuna, edo ikuspuntua? ¿Zer da arreta puntua? ¿Zer da aurrikuspena edo gune sistema? ¿Eta grisen eskala, kolore asetasuna edo trinkotsauna arte lana sortzeko tresnak bezala ?
Eta, akaso ikastaroan aipatuko balira dira holako gauzak ia inoiz azalduko lirateke zertarako eta nola erabili daitezke eta zeinek diren beraien oinarriak.
Aitortu behar dut digital sistemak abantaila batzuk eman dizkie argazkilari guztiei bai benetakoei bai besteei, baina ezin da ahaztu benetako argazkilariek jarraitzen dituztela erabiltzen kontzeptu zaharrak, zaharrak bai baina ez zaharkituak, argazki bat egiteko orduan bere prozesu osotasunean: begiratu, atera, errebelatu eta azkenean kopia paperean lortu, baita ere tresna berriak erabiliz.
Gainera kezkatuta nago ere argazki lehiaketetan sarri gertatzen den ikusita teknika aldetik balorazioa emateko orduan behintzat: askotan aurkezten dira argazki batzuk , gehienetan zuri eta beltzez, beste garaian ezin izango zutela lehen baztertzeko txanda gainditu, baina orain beraien bistako akatsak zuritzen direla argazki digitala dela esanez, eta ahazten dela behin eta berriro txarto dagoena txarto dago tresna batzuk edo besteak erabiliz.
Beti izan den moduan argazkiak argazkilariek sortzen dituzte eta ez kamerak, ez photoshopa eta ez imprimigailua; bestea beste gauza bat da eta nik ez nuen argazkia izendatu arte honetako alde nobleen aldetik behintzat: sortze prozesua.
ETA NIK, NIK JARRAITZEN DUT ARGAZKILARIA IZAN NAHIAN !!!!!!!!!!!!!!!
Jose Luis Irigoien, argazkilaria
Oharra: Nik jarraitzen dut kimika argazkilaritzan baina baita ere digital argazkilaritzan. Nik ez dut samintasunez oroitzen antzinako teknika argazkilaritza bera baizik
Bloga duen argazkilaria dugu Jose Luis Irigoien. Bere irudiak han jartzen ditu, eta tokatzen zaizkion erakusketen berri ere ematen du bertan.
Artikuluari, baimenarekin, bere argazkietako bat itsatsi diogu. Uxue Alberdi eta Xabier Paia bertsotan.
Baimenarekin © Jose Luis Irigoien
Bere lanaren beste adibide bat, Vietnamgo sorta hau, 50 argazki baryta paperean eta seleniumnekin biratuak.
2007ko neguan nire argazkilaritza digitalerako lehenengo ikastaro baten egin nituen egun batzuk.
Interesgarriena guztiok ahal dugula argazki onak atera ondorioztatu nuen. Baina irakasleak argazkilari profesional baten eta amateur baten (afizionatu baten) aldeak nabarmendu zigun.
Profesional batek beti jakingo du zer nolako argazkia atera nahi duen. Hau da, ikusten duguna eta atera nahi duguna askotan zaila izaten da argazki kamera batekin ateratzea eta hori profesionalek ondo dakite egiten.
beno... agian ez diot artikuluaren ildoari behar bezala jarraitu...
ez dut uste afizionatu vs. amateur harteko arazoa denik ere
asuntoa da gauzak ondo, benetan ondo egiteko dedikazioa, jakituria, denbora... lana... beharrezkoak direla
badira afizionatuek eginiko lan miresgarriak ere
argazkilaritzari dagokioenez, zera azaldu nahi nuen... flickr edo fotoblogetan argitaratzea libre dela, eta ondo dagoela hori, gustoko dut nik ere alagunen argazkiak ikusi, edo beste aren argazki kuriosoak...
baini niri, pertsonalki, amorru handia ematen dit benetako lan eskas bat aldizkari baten azalean ikusteak, edo jakitea lagun horien ezkontzako erreportai kutre horregatik inork xoxik kobratu izana jakiteak
eta bai, egia da, ikastaro askotan photosop-az luze aritzen dira, eta iluminazio edo konposaketaz batere...
baina hor ere badira ikastaroak eta ikastaroak, arlo guztietan bezala
Joxe Rojasek Komunikariak foroan iruzkin gehigarri bat egin du hemengo iritzi honen inguruan. Irigoien argazkilariaren esaldi honi erreparatu dio Rojasek:
beti izan dira argazkilariak eta argazki egileak eta orain, hauek izugarrizko jendetza dira.
Eta horren aurrean dio Rojasek:
Eta diot nik... kazetaritzan ez da, ba, gauza bera gertatu neurri handi batean hedabideen horizontalizazioaren, blogintzaren eztandaren eta herri kazetaritzaren etorrerarekin? Bereiz ote daitezke kazetariak eta berri emaileak, Irigoienek argazkilariak eta argazki egileak bereizten dituen bezalaxe? Bereizketa hori noraino da gizalegezkoa nolabait esatearren, eta noraino korporatibismoa? Kazetari gutxiago eta berri emaile gehiago egotea zer neurritan da kaltegarri? Eta onuragarri?
Betiko eztabaida: Non dago asuntuaren garbitasuna edo nik egiten dut "egin behar dan bezala"
Egia da batzuk argazkilariak sentitzen garela kamara potolo bat lepotik zintzilik eramaten dugulako...eta zer? Zoriontasun momentu hori ez digu purista batek kenduko.
Beste aldetik errebelatzea eta kamara zahar bat erabiltzeak bere xarma dauka ere eta argazkiak ere guztiz ezberdinak ateratzen dira.
Interesgarria Irigoienaren artikuloa. Kalera noa. Digitala eta pelikulakoa hartu ditut.
Gauza da, gaur egun edonork atera ditzakeela argazki onak, teknologiaren aurrerapenengatik besteak-beste, prezio merkean lor daitekeelako kalitate ona.
Ezberdindu behar ditugu argazkilari profesionala, edo argazki makina duena. Iruzkinetan esan duzuen bezala, beste zenbait eremuetan ere gertatu izan da, lehen gutxi batzuen eskura zegoen hori, gauza batengatik edo beste batengatik denon eskura gelditzen dela.
Eta txarra al da hori? Nire ustez, guztiz kontrakoa. Orain argazkilari profesional gehiago irtengo dira, argazki eder gehiago, eta lagunen edo oporren argazkiak atera nahi dituenak ba era merke eta errazean aterako ditu, kalitate on bat lortuz.
Bai, egia da zabor asko sortuko dela, egia da argazkilaritzaren zenbait kontzeptu denok jakin beharko luketela, eta egia da argitu beharko lukeela norberak argazkia nork egin duen: "paisaje presetak" ala aste oso batez, leku konkretu batera ilunkaran argazki horren bila joan denak.
Bideoarekin ere berdin-berdina pasatuko da hurrengo urteetan (jadanik gertatzen ari den arren, booma etortzeke dago), baina ez al da egia alde onak ere badituela horrek? Ez al dira tresna berriak sortuko, merkeagoak, ez al dira erakusketa berriak sortuko, lehiaketak, merkatua....
Noski saturaziora ere iritsiko garela, baina ez dut uste dena beltza edo zuria denik, eta ñabardurak banan-banan gozatzearen aldekoa naiz ni.
Batek dio amorrua ematen diola lan txarrak aldizkari azaletan ikustea... Baina gauza bat da argazki txarra, eta beste bat amateurra. Une honetan, Sustatuko portadan afizionatuen bi irudi daude, Indiako zoologikokoa eta Euskal Herriko supermerkatua. Ez dute beste munduko ezertaz informatzen, anekdotak dira agian, baina argazki balekoak direla uste dut. Niri behintzat zerbait esaten didate.
Bestalde, uste dut digitalean hasitako amateur dexente ari dela argazkia beste maila batean egitera. Yosigok ez zuen paperik errebelatu, eta Flickr zen bere erakustaretoa, Donostian erakusketa egin zioten arte. Hemen goian erantzun duen amateur bat ere, Iñaki Eraunzetamurgil, ezagutzen dut eta, nire txorakeriekin alderatuta, maisutzat daukat, baina honek ere bidea digitalek kimikara egin du.
Hau kamera digitalarekin egin zuen, eta Photoshoparekin ukitu, noski:
Baimenarekin © Iñaki Eraunzetamurgil
Eta beste hau, berriagoa, filma kimikoki errebelatuta:
Baimenarekin ©: Iñaki Eraunzetamurgil
Atzo lagun batek esan zidan ez zegoela ados nik esandakoarekin orain dela gutxi nire blogean eta Kezkatuta nago izandako idazkian. Eta gainera oso haserre zegoen nitaz pentsatzen zuelako beren kontra jo nuela artikuluan berak argazki ikastaro irakasle delako.
Begiratu eta errepasatu dut behin eta berriro nire idazkia eta ez dut lortu horri buruzko ezer aurkitu.
Nik ez dut pertsona bat aipatzen eta ere ez leku edo erakunde bat konkretuki. Nik orokorrean jorratzen dut gaia eta ez dut esan, hori ere ez, leku guztietan eta kasu guztietan nik esandakoa pasatzen denik askotan edo batzuetan pasatzen dela baizik.
Hori dela eta, nire aburuz, argi eta garbi geratzen da nire iritzia soilik dela eta horrexegatik nire blogean argitaratu dudala, beste iritzi batzuk jasotzeko ideiarekin, denon artean eztabaidatu eta, agian, adostu argazkilaritzari buruzko gai honetan eta gainera, eta ez da gutxi, euskaraz.
Beste alde batetik esan zidan, bota ninduen gainean hobeto esanda, akusazio gogor bat esaten nik nahi nuena zen goiko kasta bat goraipatu eta mantendu: goian argazkilari txundigarriak (benetako argazkilariak) eta guztiz harroputzak eta gero besteak, foteroak nire esandakoan gutxietsi.
Ezagutzen nautenek argi dakite nik ez dut horrelako gauzak inoiz egiten eta nire argazki bizian beti ibili naizela, Santurtzin lehenengoan eta Eibarren geroago, argazkilaritza bultzatzen, gai horri buruzko ezagutzen nuena irakasten eta azaltzen denei eta gehienetan, ia ia beti, dohainik. Eta zergatik? Ba, nire moduan esanda fotero" guztiak argazkilari bihurtzeko asmoz.
Argazkilaritza beti izan da garrantzitsua niretzat eta horrexegatik kezkatzen naiz aipatutako gauzak ikusten ditudanean edo, behintzat, pentsatzen ditudanean horrelakoak direla.
Baina era berdinean denek dakite nik ez naiz izaten adeitsua inorekin eta ezerekin, eta pentsatzen dudanean gauza bat azaldu behar dela azalduko naiz arazorik gabe.Nire iritsia da, eta besterik ez.
Nire intenzioa bakarra zen goraipatu nola egin behar diren argazkiak , nire iritziz jakina,hasieratik bukaeraraino lan eder bat lortzeko.
Oharra: nik beste egunean esandakoarekin bat egiten dut berriro: orain dela bi egun egon naiz talde txiki batekin irakasten nola erabili behar den argazki estudio bat. Nola erabili behar den flashak, nola prestatu behar dugun argazki kamera eta abar, eta ekintza honek konfirmatu dit nik esandakoa: ez zekiten ondo, ez zeukaten sakonduta eta ez zituzten ondo ulertzen zertarako ziren diafragma, abiadura, kanpo sakontasuna eta sinkronizazio abiadura, eta ez zekiten nola erabili diafragma bera aurreikuste argazkia lortzeko. Nik saiatu nintzen irakasten hasi hasieran guztiz beharrezkoa zela erabaki zer argazki mota, zer argazki, nahi zenuen lortu eta gero, bestea, tresnak, kimikoak edo digitalak, ondo erabili, eta horretarako oso ondo ulertu behar zela tresnak berak eta bere erabilitasuna.
Beste ohar bat: oso pozik nago nire artikulua iritzi ezberdinak jasotzen ari delako: horretarako zen, eztabaidatzeko denon artean eta mingostasunarik gabe. Eta espero dut iritzi gehiago alde edo kontra jasotzea. Nire lagunari animatu nuen horrela egiteko bere iritzia denok ezagutzeko.
Jose Luis, zure kezka ulertzen dut, baina ez dut uste berez argazkilaritzari dagokionik, nolabaiteko intrusismoari baizik
Teknika digitalek sortze prozesua "erreztu" dute, zuk esaten duzun gauza bera diseinatzaile grafiko edo ilustratzaileek diote... baita fotomekanikan aritzen direnek ere
Kalitate estandarrak behera egin du, edozerk (edo kasik edozerk) balio du. Igual dio aldizkari, webgune edo marrazki bizidunei buruz ari bagera ere
"argazki egileek", aintzina modun, bere etxerako albuma egin beharrean gaur egun fotoblog bat sortzen dute, edo flickr-en argitaratzen dute, hori ondo dago, arazoa, nere ustez, halako argazki "petral" bat aldizkari baten azalean, edo udaletxe batek argitaratutako egutegian, edo errezeta liburu batean... azaltzean datza
Beno, arazoa... horrekin nahikoa badute...
Baina argazkilariak, lan onak, hor dira, eta nahiz eta diafragma zer den jakin ez denok gozatzen ditugu
Agian iritsi da garaia... agian asi beharko da korrekzioa alde batera utzi eta ozenki esaten: "aizu... argitaratu duzuen kartel hori... zeinek egin dizue? lehengusuak akaso?"