Datorren astean biltzar europarra izango da Bilbon: Eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen Europako Gutuna: Lorpenak eta desafioak. 2009ko apirilaren 20 eta 21ean, Guggenheim museoan.
20an bakarrik irekiera ekitaldia eta koktela izango da, arratsaldeko 19.00etatik aurrera. Eta egun osoko jardunaldia 21ean, asteartearekin. Hemen dago egitarau osoa.
Hizlarien artean, Patxi Baztarrika HPSkoa (bakarka eta baita Galiziako eta Kataluniako bere parekideekin mahainguruan), Anjel Lertxundi (Eremu urriko hizkuntza batetik: idazle baten hausnarketa), Alberto Lopez Basaguren EHUkoa (Espainiako sistema konstituzionala eta Gutunaren berrespena: aplikatzeko zenbait arazo), Manuel Lezertua Europako Kontseiluko Legelaria (Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren Aurrekariak: Giza Eskubideen Europako Hitzarmena eta eremu urriko hizkuntzen babesaren beharrizana), eta atzerriko hainbat lagun.
Izen-ematea doan dela dirudi. Hemendik egin daiteke.
Erantzun
Sartu