Aste honetako arratsalde batean Eibarren ikusitakoa. Urkizuko parke alboan badago "Ustekabeak" izeneko denda txinatar horietako bat. Hortik atera dira txinatar itxurako hiru mutikoskor, 6-9 urte ingurukoak, gomazko pilota bat eskuan. Denda aurrean aterpe bat dago, Azpiri eraikinaren azpian sortutakoa. Bada, hango hormaren kontra esku pilotan hasi dira hiru mutilak, euskal estilora.
Argazkiak.org | Ustekabeak, txinatarren denda Eibarren © cc-by-sa: Luistxo.F
Ez galdetu ea besterik gabe hasi diren, Txinan antzerako zerbaitetara jolasten den ala Euskal Telebistan Irujo ikusita animatu diren. Kontua da Eibarko kaleetan ez dudala aspaldian umerik pilotan ikusi. Asko poztu naiz, zer esanik ez.
Eibar zatarra dela entzuten dudanean etortzen zaizkit burura Eibarko bazter horretan ikusitako bezalako irudi politak.
Erantzun
Sartu