Sustatu logoa Teknologia albisteak

The Pirate Bay-ko administratzaileei urtebeteko kartzela zigorra

Sustatu
2009-04-17 14:04

The Pirate Bay bitTorrent fitxategien bilduma handia kudeatzen duten lau lagun erruduntzat jo eta kondenatu egin ditu gaur Suediako epai batek. Urtebeteko kartzela zigor bana ezarri diete. Zuzeneko prentsaurreko bat eman omen dute jada Pirate Bay-koak streaming bidez. P2p sare handi hori arriskuan ote?

Pirate Bayko adninistratzaileak dira kondenatuak, Fredrik Neij, Gottfrid Svartholm Warg eta Peter Sunde eta baita Carl Lundström fundatzailea. 2.7 milioi euroko isunak ere ezarri dizkiete.

Epaia shock handi bat da, konfiantza osoa baitzuten Pirate Bay-koek beren jarduna legala zela Suediako legeen argitan. Epaiketa nola joan den eta epaia gaur nora iritsi den, Wired-en adibidez.

Epaiaren xehetasunak ditu, halaber, TorrentFreak albistegi berezituak.

BitTorrent fitxategiak eskuratzeko sareko webgunerik ezagunenetakoa da Pirate Bay. Hori nola egiten den, hemen ikas dezakezu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu