Teknologia albisteak

Aldizkari digitalak publikatu OJSrekin

Erabiltzailearen aurpegia
UPV/EHU
2009-09-17 : 10:09

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) beste urrats bat eman du informatiko tresnak itzultzen, kasu honetan UZEIrekin elkarlanean OJS softwarea lokalizatu du. OJS (Open Journal System) software libreko produktu bat da, aldizkari zientifikoak euskarri digitalean sortzeko aukera egokia zela erabaki ondoren euskarara itzuli dugu.

Hona OJSren hizkuntza bertsioen bilduma.. OJS, PKP ekimen barruan sartzen da, 5 Unibertsitateen artean garatutako ekimena izanik.

UPV/EHUk dagoeneko euskarri digitalean aldizkari pare bat sortu ditu, eta laster zerrenda zabaldu egingo dugu. Euskarri digitalean software librean egindako aldizkariak hain zuzen.

PKP ekimen barruan badago interesgarria den OJS produktua Jardunaldi edo kongresoak kudeatzeko baliagarria dena. Itzulpen lanak hasiak ditugu eta laster produktu honen itzulpena ere denen eskura jarriko ditugu.

Erantzun

Sartu