Sustatu logoa Teknologia albisteak

Alberjinia eta txitxirioak

Maite Goñi
2009-09-18 07:09

Belaunaldiz belaunaldi gure hizkuntza txirotzen ari dela pentsatzen duten horietakoa al zara? Inguratzen gaituzten errealitate ezberdinak izendatzeko hitz mugatuak ditugu eta zaila da horietatik ateratzea, ezta? Bada, hori guztia saihesteko aukera polita izan daiteke eguneko hitza jarraitzea, bai Gaurko Hitzak blogean bertan, eta orain baita Sustatun ere. Horretaz gain, noizbehinka hitz-jokoak ere topatu ahal izango dituzu argitaratzen joango garen hitz horiek errazago ikas ditzazun. Abian jartzeko, hementxe azken egunetan azaldutako barazki pare bat...


Alberjiniak. Creative Commons Aitortu © cc-by: Stephanie Watson

Alberjinia. iz. BOT. 1. Solanazeoen familiako landarea, urterokoa eta izen bereko fruitua ematen duena (Solanum melongena). 2. Landare honen fruitua, morea, obala edo mazo-formakoa eta jangarria dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa).

Txitxirio. iz. Garbantzua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa). Sinonimoak:  garbantzu, nafarrilar (Adorez Sinonimoen Hiztegia); barbantzu, garbantzu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia).

Izen dotoreko beste barazkirik bai gogoan? Utzi erantzuna Gaurko Hitza blogean edo hemen bertan. E-postaz ere gustura jasoko ditut iradokizunak: gaurkohitza@sustatu.com

On egin!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu