Ez cowboy kapelua, ez bikingo kaskoa, ez eta martziano antena argitsuak. Aurtengo Euskal Herriko jaietako modako buru gainekoa borsalino sonbreroa izan da. Borsalino sonbreroa, denok ulertu dezagun, gangsterren pelikuletan eramaten dituztenen antzerakoa da (James Cagney aktorea gogoratu), baina hegoa piska bat motzagoa duena. Modan dagoen modeloa oihalez estalita dago.
Creative Commons Aitortu © cc-by: Edoardo Costa
Zehatz definitzeko beraz, koadrozko oihalez estalitako gangster sonbrero hego motza da aurten eramaten den borsalinoa.
Aurtengo jaien aurrekoa da moda. 2008 urtean edo behar bada urte bete lehenago hasi zen ikusten moda desfileetan. Gero ezaguna egin zen Brad Pitt askotan agertzen zelako borsalino batekin estalita (gaur Donostian izango da Pitt; borsalinoz?). Ondoren Zaran ere saltzen hasi ziren, eta kalean baten batzuk ikusi genituen. Baina aurtengo jaietan izan da benetan mutikoen artean zabaldu denean, saltzaile senegaldarrak herriz herri borsalinoak eskaintzen hasi direnean.
Beti galdetu diot nire buruari nork erabakitzen ote duen jaietako salgaia zein izango den. Urte batean senegaldar guztiek cowboy kapelak eskaintzen dituzte, hurrengoan mexikar kapelak, antena disdiratsuak, aurten koadrozko borsalinoak. Eta esango nuke inoiz baino arrakasta handiagoa izan dutela beltzen kapelok. Izan ere, aurreko urteetako buru-estalkiek broma kutsua zeukaten eta xelebre itxura ematen zioten kapelazpikoari (gehienetan mutil gaztea), esango didazue zein jite barregarria geratzen zaion ligatzeko asmotan gerturatzen zaizun bikingo adardun bati. Bosalinoek ostera toke dotore-interesantea eskaintzen diote edozein herriko jaietan ligatzeko asmotan atera den mutil gazteari, segurasko Brad Pitt dauka erreferentzia borsalinoa erosterakoan, horratx lortutako arrakastaren gakoa 14 urtetik gorako mutiletan.
Borsalinoaren ondoko galderak, bi: bata, zenbat borsalinodunek lortu dute aurten jaietan ligatzea? Bigarrena, zer ote datorkigu datorren urteko jaietako gau luzeetan burua apaintzeko?
Zuzenketa bat. Borsalino [en] kapelak egiten dituen etxe bat da. Kapela mota horren izena berriz fedora [en] da, hortik dator linux distribuzioaren izena.
Eskerrik asko zuzenketarengaitik, gauzak diren moduan azaltzeagaitik.
Guk borsalino moduan ezagutzen genuen, hain zuzen moda erreportaietan-eta kapel hori izen horrekin ateratzen delako ia gehienetan, hain da famatua fabrikatzailea (honetan ere, sarritan gertatu ohi den lez), fabrikatzaileak eman dio izena produktu guztiari)
Kontutan izango dugu hurrengo baterako
James Cagney, zinema eta gangster moda aipatu dituzularik, duela aste batzuk gogora etorri zitzaidan, Johnny Depp Public Enemies filmeko kartel eta trailerretan ikusita, pelikula horrek gehiago dirudiela Emidio Tucci traje eta osagarrien iragarkia, benetako gangster filma baino. Gero kritika onak izan dituela entzun dut... Agian jaitsi eta ikusiko dugu.
Senegaldarrek udan saldu dituzten borsalinoak (edo fedorak) Public Enemies filmean agertzen diren kapelak baino hegal piska bat motzagoak dauzkate.
Dena den, filme hori ikusten bauduzu,itxurari begira, ez diozu Johnny Deppi begiratuko, Maion Cotillardi baino. Hain guapa agertzen da 30 hamarkadako gangsterraren neska estetika horretan!
Ganster itxurako sonbreroa eta jaietan saldu dena ez da berdin-berdina. Nik badaukat ganster itxurakoa, aspaldi erositakoa eta erabili izan dut neguan. Hegoa zabalagoa du nireak, jaietan saldu dituztenekin konparatuta. Ea argazkirik ateratzen diedan!
Jaietan saldu dituztenak pasa den urtean Frantzian kalean ikusten ziren, mutil gazte "enrollatuak" janzten zituzten, prakak ipurdi azpian zituztela. Aurten gutxiago ikusten dira, baina ikusi ditudan mutil guztiak bohemio itxurakoak dira. Hortaz, guretako sonbreroak beti dira barre egiteko, zoritxarrez...
Sonbreroen gainean badago zer idatzi. Igual hurrengo baten animauko naiz!
Gangster txapelaren eta modan dauden horien artean egon liteke desberdintasunik, bai. Fedora eta Borsalino izenekin bilaketak eginez gero, berriz, ematen du gangsterrena dela borsalinoa, eta azken modakoa berriz fedora.
Hona fedorak parrandazale parearen buruan:
Creative Commons Aitortu © cc-by: Cesar Bojorquez
Argazkiak.org | Jokin.en "Borsalinoa", SUSTATUrako © cc-by-sa: axiomaxio
Ezin ahaztu gure mementuko euskal gazterik "internasional"ena, nor den asmatu duzue? Senpertarra eta telebisiboa bera... sarri askotan darabil kapelu hori: Borsalinoa buruan ibili munduan. (Agur bero bat hemendik!).
Nire txapelaren erretratua jarri dut. Hau da gehiago ganster sonbreroa, modako borsalino hori baino:
Argazkiak.org | ganster txapela © cc-by-sa: txargain
Nik aldarrikapen bat egin nahi dut. Buru pentsalariak, alegia, tamainokoak dauzkagunok borsalino handiagoak behar ditugu edozein herritako jaixetako merkatuan. Ez dut borsalino eleganterik topatu nire buruan erridikulu geratzen ez denik.