Zer du Brad Pittek nik ez dudanik?
2009-09-18 12:09
Donostian jende guztia zoraturik dabil, eta gaitzaren uhinak abiada bizian zabalduz doaz, pandemia arriskutsuenaren moduan. Sekta bateko petzeroek bezala, bi silabako mantra bat errepikatzen dute guztiek uneoro: brad-pitt, brad-pitt, brad-pitt.
Creative Commons Aitortu Lan eratorritik gabe © cc-by-nd: Keith Baggett
Gaurtik aurrera, eta Donostiako Zinemaldiak irauten duen bitartean, filmen komentarioak aurkituko dituzu Sustatu-n. Troiako jainko-jainkosak gutxi agertuko dira bertan, baina bai hainbat iritzi zinemaz, historiaz, gizon-emakumeez, bizitzaz.
Ea pelikula onak ikusten ditugun. Laster arte, agur bero bat.
Erantzunak kargatzen...