Euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko ahaleginari jarraituz, aurten ere itzulpen lantegia antolatu du EIZIEk.
Aurtengoan Karlos Linazasororen Diotenez liburuko hamaika narrazio labur gaztelaniara (bi), frantsesera eta ingelesera egindako itzulpenak lantzen eta eztabaidatzen jardungo dute horretarako gonbidaturiko itzultzaileek. Egileari ere gaztelaniazko bertsio bat eskatu zaio aurten, itzultzaileek egindakoarekin alderatu eta autoitzulpenari buruzko hainbat ondorio ateratzeko.
Lantegia Gasteizen egingo da, 2009ko irailaren 22tik 24ra, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean
Itzultzaile hauek jardungo dute:
Azken egunean, lantegikide guztiak mahai-inguru batera bilduko dira esperientziaren berri emateko. Horrez gain, ekitaldiari amaiera emateko, Linazasororen hamaika kontu hiru hizkuntzatan entzuteko parada izango da.
Jendaurrekoa Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean izango da, irailaren 24an, 19:00etan.
Erantzun
Sartu