Sustatu logoa Teknologia albisteak

Egunkaria-ren espirala

Imanol Murua Uria
2009-09-18 09:09

¿Seguirá la espiral diabólica o alguien recuperará la cordura y se dará cuenta de que hace tiempo que ya todos pierden: los acusados y la justicia?

Esaldia Jose Yoldi kazetari donostiarrarena da, Egunkaria auziari buruz joan den astelehenean El Pais-en argitaratutako artikulu berezi samarraren azken lerroetan idatzia.

Espainiako Auzitegi Nazionalean ordu asko egiten dituenetakoa da Yoldi. Iturri onak eta informazio fidagarria, gehienetan, baina ez beti: Egunkaria auzia artxibatu egingo zutela pronostikatu zutenetakoa da, artikulu honetako azken esaldian, esate baterako.

Orain berriro idatzi du gure auziaz, artikuluaren izenburuak —¿Pagaría 200 euros por un billete de 20?— horren arrastorik ematen ez badu ere, iazko maiatzean antzeko artikulu batean egin zuen moduan —pasarte batzuk hitzez hitz errepikatu egin ditu!— .

Errepikapenak errepikapen, kontua da epaiketaren atarian, Egunkaria auzian inor epaitzeko —eta are gutxiago, zigortzeko— arrazoirik ez dagoela pentsatzen —eta idazten— jarraitzen duela El Pais-ek Auzitegi Nazionalean duen korrespontsalak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu