Teknologia albisteak

Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute: erosi sarrerak Internet bidez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-09-16 : 17:09

Bertsolaze elkarteak 2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren berri eman du gaur prentsaurrekoan, eta txapelketaren webgunea ere aurkeztu du. Saioak urriaren 3an hasiko dira. Sei final-laurden izango dira urrian, zazpi finalerdi azaroan, eta finala Barakaldoko BEC zentroan izango da, abenduaren 13an.

Bloga ere badauka webgune berriak, eta Iñaki Murua elkarteko presidenteak idatzi du lehen mezua.

Webgunean diotenez, "sarrerak internet bidez bakarrik erosi daitezke", salbu eta finalekoak, Bertsosarrerak.eu gunean. Hala ere, telefonoz esan digute Bertsozale Elkartetik hori oker dagoela, sailkatze saioetako aretoetara hurbilduta, han ere egongo direla sarrerak.

Erantzun

Sartu