UEUk ikastaroa antolatu du azaroko hiru larunbatetan gai honen inguruan: Jabetza intelektuala eta teknologia berriak. Ikastaroan obra mota ezberdinetako egileen eskubideak azalduko dira (ezarritako babesaren nondik-norakoa eta bere mugak). Bestetik, obren inguruko ekintza artistiko, ekonomiko edota teknikoen gaineko eskubide konexoak aurkeztuko dira. Baina, batez ere teknologia berrien agerpenak eskubide guzi hauengan eduki duen eraginean arreta berezia jarriko da: Internetek obrak ustiatzeko bide berriak zabaldu ditu eta horrek eztabaida sortu du jabetza intelektuala kontzeptuaren barnean.
Ainhoa Semper izango da ikastoroko irakaslea. Historian lizentziatua da, eta Mies van der Rohe Fundazioan dokumentalista moduan lanean.
Izena emateko, hemendik; urriaren 30a arte dago epea.
Hiru larunbatetan izango da ikastaroa, Eibarko UEUren egoitzan, 9.00etatik 14.00etara.
Erantzun
Sartu