Hotmail omen da euskal internauten posta erabiliena
Txosten baten arabera hamar internauta euskaldunetik 4k hotmail darabil. 759 pertsonako laginetik estrapolatu dute informazioa, eta guk Sustaturen e-posta bidezko harpidetuekin konparatu dugu: horien artean %10ak darabil Hotmail.
Test-mediak egindako proba bat da, online zerbitzu batekin harremanetan jartzeko erabilitako posta-hornitzaileen estatistika bat. Eta hortik estrapolatu dituzte datuak. Hemen ondorioak, espainolez:
Datu horiek estrapolatu eta hortik atera dituzte ondorioak batzuk zein besteek. Hauexek, hain zuzen:
- %37ak Hotmail darabil.
- %17ak Gmail.
- %14ak Yahoo.
Sustatuko e-mail bidezko harpidedunak 780 dira, eta horien artean konprobatu nahi izan dugu datu hauek ematen diren. Eta oso bestelakoak irtetzen zaizkigu datuak:
- %10ak Hotmail
- %9ak Gmail
- %8ak Euskalnet.net
- %5ak Yahoo
- %4ak ej-gv.es
- %3ak euskalerria.org
Baina lagin horiek ez dira, ez bata ez bestea, hitz egiten ari garen populazioarekiko (Euskadiko e-posta erabiltzaileak) behar bezalako adierazgarriak. Laginketari buruzko informazio arrunt pixka bat dago Hiru.com-en.
Erantzunak kargatzen...