IMHn jardunaldiak zuzenean webaren bidez ematen hasita gaude iazko udazkenetik. Sustatuk udaberrian hausteskunde garaian antolatu zuen txateoaren ideia hartuta, 2.0 pausoa ematea erabaki dugu: bideoz zuzenean emateaz gain ikusle-entzuleek galderak eta komentarioak zuzenean egin ahal izango dituzte, bai kanpotik jarraitzen bagaituzte(imh-ko webetik edo twitterretik) eta baita IMHra entzutera etortzen badira portatila ekarrita.
Proba tekniko batzuk egin ditugu cover it live erabilita eta gaur IMH Ingeniaritza Eskolako lehen mailako ikasleen CALC-eko (software askeko kalkulu orria) eskola orduan ikasleek irakasleari komentarioak txat-etik egin ahal izan dizkiote. Ikasleek portatila erabiltzen dute ingeniaritzako prestakuntzan eta wifia probatzeko ere balio izan digu.
Ideia hau SUSTATU -tik hartu genuen, hauteskunde kanpainan erabili zuten eta gurera egokitu dugu, Sustatukoei nola egiten duten galdetuta. Eskerrik asko beraz Sustaturi, Ingeniaritzako 14.promozioari eta hauen irakasle Elkarmediako Estiri.
Eta estreinaldia noizko? Gaur, 30+10 mintegian. "Hizkuntza-kudeaketa enpresan" gaiarekin 15 hitzaldi emango ditugu IMHn, eta hauetatik Areto Nagusian egingo direnak video-streaming eta txateoarekin (eta twitterren bidez ere 30g10 tag-a erabilita) egingo ditugu. Amaieran Antton Aranburu Euskadi Irratiko kazetariak moderatutako mahai ingurua egingo dugu da eta txateoak ere tokia izango du.
Beraz, animatu nahi zaituztegu IKT eta hizkuntzen kudeaketaren uztarketa honetan esperientzia berri bat bizitzen.
Erantzun
Sartu